inprimatu
Esker onez
Izenburua:
Esker onez
Sinadura:
Matxain, Manuel
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Matxain, Manuel

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1977
Argitalpenaren urtea:
Alea:
730.zk.
Orrialdea:
40

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Esker onez

 

Matxain

 

 1

 

 Gutxien uste nuan garaian

 ernia txar bat atera

 amabi egun gaixo egon da

 etorria naiz etxera.

 alperkeriak utzi ta artu

 ditut luma ta papera

 eskertu nairik residentziko

 Mediku ta enfermera.

 

 2

 

 Len bigarrena zan bezelaxe

 orain irugarren planta

 gaixo artean ari da artzen

 danean fama galanta

 ni naiko triste etorria naiz

 residentzia laga ta

 ia etxean baņo obeto

 bat bertan egoten da ta

 

 3

 

 Eskarrikasko Fani ta Misen

 eskerrikasko Loreto

 aingeru batzuk zerate danok

 ori ba-dakit zierto

 marmarka iņoiz jardunagatik

 bi edo iru paleto

 zuek gaixoa zaintzen dezute

 etxean baņo obeto

 

 4

 

 Zuek lanean ba daukazute

 jakinduria ta maiņa

 orratz batekin egoki asko

 zulatzen dezute zaiņa

 farmako eta penizilinak

 oso onak dira baiņa

 oiek ez dute balio zuen

 irripar goxoak aiņa

 

 5

 

 Lagun urkoa zuek maitatzen

 dezute noski benetan

 bere ondoan zintzo egonaz

 egunan ordu danetan.

 Mediku jaunak lasai lo egin

 dezateke bai gauetan

 beren gaixoak dauzkatelako

 zearo esku onetan.

 

 6

 

 Perez Iņigo daukate buru

 gizon jakintsua bera

 ni lau alditan egona naiz ta

 ondo ezagutzen gera

 beretzat berdin, gibel da saiets

 ernia edo ultzera

 egun gutxian sendatu eta

 bialtzen ditu etxera.

 

 7

 

 Perez Iņigok ba-ditu noski

 prueba ederrak emanak,

 zer egin ondo jakiten baitu

 talentuz osatzen danak.

 Arrigarriak dira askotan

 egin izan ditun lanak

 ori ederki dakigu bere

 eskutan jarri geranak.

 

 8

 

 Bildurrik gabe eltzen diozu

 Iņigo jauna lanari

 zure laguntza eskeiņi nairik

 premian dagon danari.

 Zure labanak egiņak ditu

 emen zientoka mirari

 gure Jainkoak gorde dezala

 luzaroan esku ori!

 

 9

 

 Bere laguna lanerako da

 Bereziartua jauna

 Euskalerrian zear au ere

 degu oso ezaguna.

 Donosti, kosta, eta Azpeiti

 aldean oso entzuna

 berari esker lortua baitu

 gaixo askok osasuna.

 

 10

 

 Biak mediku apartak dira

 arrigarriak lanean

 bat trankil egon diteke oien

 eskutan jartzen danean,

 berdin gaitzikan ariņenean

 edo ta gogorrenean.

 itxu itxuan joan oiengana

 zedozer datorrenean.

 


inprimatu