inprimatu
Erroma'ko bixitari
Izenburua:
Erroma'ko bixitari
Sinadura:
Matxain, Manuel
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Matxain, Manuel

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1967
Argitalpenaren urtea:
Alea:
209.zk.
Orrialdea:
6

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Erroma'ko bixitari

 

Matxain, Manuel

 

 -1-

 

 Borondaterik onenarekin

 jartzera nua bertsoak,

 adierazteko lengo astean

 gertatu diran kasoak.

 Geiago emen ez izateko

 odolezko erasoak,

 Erroma aldera etorri dira

 agintari errusoak,

 pakean alde eman naiean

 bertan lenengo pausoak.

 

 -2-

 

 Pauso luzeak eman ditugu

 orain aurrerapenetan,

 ta batez ere gizonok alkar

 azkar iltzeko gauzetan.

 Gure barruan pentsamentu bat;

 beste aldera izketan,

 lagun urkoa guk aintzakotzat

 eztegu artzen ezertan,

 gizaldi ontan au gertatzea

 lotsagarria benetan!

 

 -3-

 

 Katoliko ta eztiranak

 beti gabiltza muturka,

 orregatikan sortzen zaizkigu

 emen ainbeste burruka.

 Aita Santuak zer gertatzen da

 ederki ikusten du-ta,

 Ixildu gabe Erroma'tikan

 ari zaigu erreguka,

 beti besteri ez botatzeko

 gure pekatuen kulpa.

 

 -4-

 

 Arrokeriak utzi ditzagun

 Zoriak eta gorriak,

 pake santuan bizi gaitezen

 mundu ontako erriak.

 Pozgarri dira Erroma'tikan

 zabaldu diran berriak;

 Errusitarrak baldin badaude

 gerraren aurka jarriak,

 biotz biotzez opa dizkiet

 nere ongi etorriak!

 

 ***

 

 MAMO WOLDE'RI

 

 -1-

 

 Arriturikan egondu gera

 zu korrika ikusita,

 Pama aundiak dauzkatzu baņa

 danak ondo merezita.

 Iru alditan egin diguzu

 Donosti'raņo bixita;

 prantzes ta ingles, belga ta ruso,

 danak atzean utzita,

 Euskalerritik joaten zera zu

 beti txapela jantzita.

 

 -2-

 

 Mutil bizkorrak izaten dira

 Belgika'n eta Prantzia'n,

 zer esanikan eztago berriz

 Inglaterra ta Rusia'n.

 Ederki asko ikusi degu

 guk Lasarte'n gaur goizian;

 bedi berdiņa edo aldapa,

 motxean eta luzian,

 kontrariorik eztaukazula

 korrika mundu guzian.

 

 -3-

 

 Gure erria maite dezula,

 ortantxe seguru gaude,

 orregatikan lur maite ontan

 ain ixtimatua zaude.

 Jantzi dituzun txapel oietan

 euskaldun biotzak daude;

 ta erregu bat egiten dizut

 orain zuri, Mamo Wolde,

 zure etxera eramatean

 kutxa urrezkoan gorde.

 

 ***

 

 MAIZ'I

 

 -1-

 

 Mundu ontako berrogeitamar

 onen onenen artetik,

 Gipuzkoarra aterea da

 bigarrena Lasarte'tik.

 Mutil bizkorra eta trebea

 jetxi da Aia aldetik;

 zer egingo dun eztakit baņa

 zer egin zuan ba-dakit,

 galanki jota bat bakarrikan

 etorri zaio aurretik.

 

 -2-

 

 Nere ondoko neskatxa batek

 besteari ala zion,

 Joxe Migel au bezelakorik

 mundu guzian etzion.

 Neronek ere egia zala

 gustora aitortu nion

 ta nere itzak eztakit orri

 animoa eman dion,

 berak jo zitun txaloak ondo

 entzungo ziran Ernio'n.

 

 -3-

 

 Otsailla'ren bostean berriz

 Urnieta jo genduan,

 Lasarte'n ezik antxen ere zuk

 zerbait azaldu zenduan.

 Gipuzkoa'ko txapela orain

 zuk Jantzi dezu buruan

 urte batzutan dagola uste det

 ori leku seguruan,

 Espaņia'ko txapela ia

 jazten dezun urrenguan.

 

 -4-

 

 Nere zorion biozkorrenak

 Maiz'i eta Agilar'i,

 Gipuzkoa'ren izena oiek

 goraltzen baitute sarri.

 Biok lagunak zerate eta

 beti lagunduz alkarri,

 illan bostean ez utzi artzen

 zuek aurrerik iņorri,

 bata ezpada bestea beintzat

 txapelarekin etorri.

 


inprimatu