inprimatu
Enbeita eta bertsolariak ispilu
Izenburua:
Enbeita eta bertsolariak ispilu
Sinadura:
Matxain, Manuel
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Matxain, Manuel

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1974
Argitalpenaren urtea:
Alea:
570.zk.
Orrialdea:
2

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Enbeita eta bertsolariak ispilu

 

Matxain, Manuel

 

 Jaunari esker maiz sortzen dira

 bertsoak jartzeko gaiak,

 oraingo auek zorionean

 dira zearo alaiak.

 A zer aukera jarriko digun

 Enbeita zarraren jaiak

 biotz biotzez besarkatzeko

 Bizkai aldeko anaiak.

 

 Berandu baiņa etorri zaizu

 Enbeita maitea, txanla,

 lengo urteko omenaldian

 ala aukeratu zan-da;

 Nik zure berri ondo badakit

 ta ez lagunak esanda,

 gerra denboran ibilli giņan

 alkarri esku emanda.

 

 Egun auetan asko datozkit

 gure lantegi aldera

 eta geienak egiten dute

 neronengatik galdera;

 Nik lagun asko ditudala-ta

 ez al nezaken atera

 Astoriako jai ortarako

 dozena erdi bat sarrera.

 

 Euskaldun asko bilduko gera

 ori seguru badakit

 Enbeita eta bere lagunak

 bertan entzuteagatik.

 Zu lana pranko egiņa zera

 naiz ez atera zaratik,

 merezi dezun omenaldia

 egingo dizu Donostik.

 

 Gizon jatorra, jatorrik bada

 ta bertsolari bikaiņa

 egien alde dantzatu dezu

 beti zerorren mingaiņa.

 Orain arteko lanak alperrik

 izango zituzun baiņa

 nekez bederik jasoko dezu

 merezi dezun ordaiņa.

 

 Etzait gustatzen neri sartzea

 idazlearen lanetan

 nik ezer gutxi dakidalako

 gramatikako gauzetan;

 Baiņa bi talde ikusten ditut

 emen alkarrekin setan,

 gure artean au gertatzea,

 negargarria benetan.

 

 Danok dakigu emengo seta

 guk noiz ezkero daukagun

 eta onela jarraitzen bada

 guziok gera errudun.

 Bertsolarien bide jatorra

 ia guk noiz artzen degun

 esan bearrak esan bai baiņa

 berriro len bezin lagun.

 

 Euskaldun asko jarriak gaude

 egoskor eta kaskallu

 ta gaur gabiltza besa-tiraka

 gure etsaien jostallu.

 Ez litzake ez emen izango

 dabillen ainbat istillu

 bertsolariak artu ezkero

 geronentzako ispillu.

 

 Bertsolariak ez dakit gauzak

 nola artuko dituzten

 baiņa ez dira beren artean

 edozein moduz zapuzten.

 Ta egunero ari zaizkigu

 guziori erakusten

 gizonak jakin bear duala

 esaten eta entzuten.

 

 Setak utzi ta artuko dala

 aurki bide bat zuzena,

 egia esan, neronek beintzat

 badaukat itxaropena;

 Bi aldetatik ikusten det nik

 borondaterik onena,

 au ikusita ez konpontzeak

 neri ematen dit pena.

 

 Atxekin edo atxerik gabe

 luma ibilli pakean,

 arrazoi ori nundik dabillen

 denborak esan artean;

 Elizak ere asmo berriak

 artu dituan urtean

 ez dezagula geronen kulpaz

 Euskera sartu lurpean.

 

 Bakar batzuek gu ikusita

 beti setan gabiltzala

 esaten dute gure izkuntzak

 bizia motza daukala;

 Baiņa nik ere eman nai nuke

 nere iritzi apala,

 bertsolaririk bizi dan arte

 Euskera biziko dala.

 


inprimatu