inprimatu
Egindako ametsa
Izenburua:
Egindako ametsa
Sinadura:
Matxain, Manuel
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Matxain, Manuel

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1971
Argitalpenaren urtea:
Alea:
413.zk.
Orrialdea:
2

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Egindako ametsa

 

Matxain, Manuel

 

 -1-

 

 Jesus maitea, neronen gaurko

 erregua entzun beza,

 ondo dakit nik laguntzik gabe

 naizen gauza ezereza.

 Ta baldin ori ematen badit

 derizkiot lan erreza,

 bertso batzutan adieraztea

 bart egindako ametsa.

 

 -2-

 

 Kanpai-negarrak entzun nituan

 Eliz Nagusian, din, dan,

 enteratu naiz gizon aundi bat

 nola derrepente il dan;

 titulu eta milloia pranko

 utzita nola joana dan,

 amets egin dut, ez ote duten

 gauza oiek balio an.

 

 -3-

 

 Jakin dudanez, berak ba-zeuzkan

 lur da jauregi ederrik,

 orain bi metro naikoak ditu,

 ez du geiagon bearrik.

 Langilleari zupatutako

 diru guziak alperrik,

 arrokeriak Kriston aurrean

 ez dualako indarrik.

 

 -4-

 

 Mendekoari erakutsia

 zan ori amaika gose,

 litxarrerorik urrearekin

 iņork ezin baitu ase.

 Emen jarriak eduki arren

 milla negozio klase,

 bertan utzita aldegin bear

 ez duanak bezelaxe.

 

 -5-

 

 Pobre, aberats, txuri ta gorri,

 danon bizia da motza,

 ustegabean etortzen zaigu

 guregana eriotza.

 Errukarria iņon izerdiz

 gizentzen duana poltsa,

 gaiņera laister erorko zaio

 Kriston justizi zorrotza.

 

 -6-

 

 Aspaldi ontan ugaldu zaigu

 gorrotoa ta zizaņa,

 au ez ote da len esandako

 pekatuaren ordaiņa?

 Anaien gisa gu ibiltzeko

 Jaunak agintzen du baiņa,

 lagun urkorik ez dugu maite

 arratoi-txakurra aiņa.

 

 -7-

 

 Negargarria gure artean

 dabilien zurrumurrua,

 negargarria alkarrentzako

 gaur daukagun amorrua;

 alare santu juzgatzen dugu

 geronen buru-arrua,

 au ez ote da oker guziak

 sortzen dituan errua?

 

 -8-

 

 Mundu onetan izan ditugun

 Santu ta Santik aundiņak,

 esaten zuten Kriston aurrean

 danok gerala berdiņak.

 Baiņa oraindik, zoritxarrean,

 ba-daude buru-ariņak,

 uste dutenak oiek dirala

 komunistaren dotriņak.

 

 -9-

 

 Dotriņa on bat emen ba-dago

 guziontzako jarria,

 ondo betetzen saia gaitezen,

 morroi ta agintaria.

 Gogoan izan, Kristok eman zun

 sententzi izugarria,

 pekaturikan ez duan arek

 bota dezala arria.

 

 -10-

 

 Morroi, nagusi, agintariak,

 ni bersolari apala.

 danok aitortu bear genduke

 pekatariak gerala.

 Urteberriak asmo berriak

 gugan ekarri ditzala,

 arrazoiaren indarrak beti

 emen agindu dezala.

 


inprimatu