inprimatu
Donostiako txoko polit bat
Izenburua:
Donostiako txoko polit bat
Sinadura:
Matxain, Manuel
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Matxain, Manuel

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1971
Argitalpenaren urtea:
Alea:
447.zk.
Orrialdea:
7

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Donostiako txoko polit bat

 

Matxain, Manuel

 

 Donostiako txoko polit bat

 beti izan da Aiete,

 bera aitatuz bertso batzuek

 jartzeko esan didate;

 enkargu ori aldan ondoen

 nik orain nainuke bete,

 naiz aspaldian bertso ipintzen

 ibili naiko arlote.

 

 Gizon jatorra eta umilla

 neri etorri zai dana,

 barrioaren alde gogotsu

 lana egiten duana,

 neretzat ere gustokoa da

 berak agindu didana,

 aitatu gabe nik nola utzi

 ainbeste maite dedana.

 

 Bertso batzutan esango det nik

 zer ziņan eta zer zeran;

 basarri txuri zoragarriak

 len bagiņuzen aukeran,

 orain geienak bota dituzte

 beste lekutako eran,

 denborarekin jakingo degu

 mesedetako ote dan.

 

 Zuek ziņaten garai batean

 izkuntzaren gorde leku,

 baņan bildur naiz zuen azkena

 ez dabilen oso gertu,

 zuen lekuan egin diduzte

 jauregi eta konbentu,

 gauza oiekin nere biotza

 ez dago oso kontentu.

 

 Bearrezkoak dira badakit

 etxeak eta fedia,

 bearrezkoak diran bezela

 ardoa eta garia,

 baste gauza bati bada ordea

 argia eta garbia,

 guretzat nundik aterako dan

 eguneroko ogia.

 

 Aurrerapen da aundikeriaz

 gu ari gera puztutzen,

 egia ezan gauza auekin

 ez gera asko poztutzen;

 lujoko gauzak ugaldu dira

 ta basarriak ustutzen,

 geu ari gera uste gabean

 bizimodua estutzen.

 

 Danok aurrera egin naiean

 ez ote guaz atzera

 itsaz ertzean ibiltzen diran

 txangurruaren antzera,

 eta beldur naiz, beldur gogotik

 baserriakin batera

 ez ote zaigun guri galduko

 ain maite degun euskera.

 

 Konseju bat gaur emango dizut

 nik biotzeko Aiete

 oraindik dana etzaigu galdu

 zedozer konpondu leike,

 ama euskera eta semeak

 zuk nola dituzun maite,

 ikastolara zedorren aurrak

 bialtzen saiatu zaite.

 

 Ikastoletan badakizute

 naiko larri gabiltzalla,

 ez dutelko oraindik artu

 bear luteken itzala,

 batzuk patxaran gauzak egin nai

 ta bestiak beriala

 uste det laister bere bidean

 urak sartuko dirala.

 

 Munduko gauza danak badute

 beti zerbait gozo gazi,

 baiņa gozoa piparrarekin

 jarri lleike bizi bizi,

 ondo dagona ez gaitezela

 geiegi mugitzen asi,

 gure artean belar txarrikan

 ez dedin geiegi azi.

 


inprimatu