inprimatu
Danok dakigu Adan da Eba'k
Izenburua:
Danok dakigu Adan da Eba'k
Sinadura:
Matxain, Manuel
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Matxain, Manuel

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1965
Argitalpenaren urtea:
28
Alea:
126.zk.
Orrialdea:
6

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Danok dakigu Adan eta Eba'k

 

Matxain, Manuel

 

 1

 

 Danok dakigu Adan da Eba'k

 izan zuten utsegiņa,

 Egun artantxe galdu ziraden

 pakea ta atsegiņa.

 Geroztik emen eztegu palta

 gerra, naigabe ta miņa,

 ori bakarra balitza utsa:

 ondorengoa jakiņa...

 Ondo betetzen eztunarentzrat

 Jesukristo'ren dotriņa.

 

 2

 

 Gure Jainkoak amar agindu

 danori dizkigu jarrik,

 Dakizutena, gazte maiteok,

 eztaukat esan bearrik.

 Zeruratzeko, nere ustetan,

 bide bat dago bakarrik;

 Griņa txarrari ez utzi artzen

 zuen barruan indarrik,

 Gero bestela botika danak

 izango dira alperrik.

 

 3

 

 Osasuna da mundu onetan

 dagon gauzikan onena,

 Pakea eta anaitasuna

 nere ustetan urrena.

 Diru atzetik alare dabill

 orain jenderik geiena;

 Lapurretari negoziua

 gaur jarri zaio izena,

 Kristau batentzat, zeruratzeko.

 au ezta bide zuzena.

 

 4

 

 Griņa txar asko indartu dira

 ta ezin ditugu ezi,

 Oiek barruan dauzkagun arte

 eztiteke ondo bizi.

 Geren burua maitatzen degu

 emen geienak lenbizi,

 Lagun urkorik geu-baņo obeto

 ez genduke nai ikusi,

 Aundinaia ta lizunkeriz

 jarri dirade nagusi.

 

 5

 

 Kanpo aldetik etorri dira

 gaur amaika moda zikiņ,

 Euskalerrian gustora dabiltz

 batzuk oitura oiekiņ.

 Gizasemeak ille luzea;

 emakumea-k galtzakiņ,

 Negar malkoak irteten zaizkit

 neri pentsatu utsakiņ...

 Santu egiten eztago errez

 ikusten diran gauzakiņ!

 

 6

 

 Aragiari baldin segika

 asten bazera gazterik,

 Zure barruan ezta izango

 ia beņere pakerik.

 Egi triste bat ezta komeni

 azaldu gabe uzterik,

 Sendaetxeak arkitzen dira

 mutill da neskaz beterik,

 Pekatu onek eztu ekartzen

 negar samiņa besterik.

 

 7

 

 Lagun maite bat ikustearren

 atzo izan naiz klinikan,

 Nere denboran eztet artu nik

 orrenbesteko penikan.

 Aren esanak gogoan artu,

 ta irten nintzan andikan;

 Len ain sasoiko banintzan ere

 gaur ezin egon zutikan...

 Lizunkeriak eztu ekartzen

 beņere gauza onikan!

 

 8

 

 Dirua eta beste gauz asko

 gaur ibiltzea aukeran,

 Nik pentsatzen det gaztearentzat

 askotan kalte ote dan.

 Nere burua ikusirikan

 orain dagon egoeran...

 Milla bider ni gogoratzen naiz

 lengo zarren esaeran:

 "Esan zaidazu norkiņ zabiltzan:

 esango dizut nor zeran".

 

 9

 

 Lagun txarrekin juntatu eta

 okertu nintzan zearo,

 Guziz apala edo umilla

 izandakoa lenago.

 Zigor ederra gaņean daukat,

 merezi nuen geiago;

 Erruki pixkat nundik izango

 begira jarria nago,

 Gaizki bizitzen danarentzako

 azken onikan eztago.

 

 10

 

 Oso arroa nuen gorputz au

 dana egin zait zauritu,

 Ankez elbarri, eta besoak

 iņora ezin mugitu.

 Begietako indarrak juan:

 belarriz ezin aditu,

 Sei illabete paseak dira

 ni ez naizela zutitu...

 Orrax mutilla ezertarako

 gauza eztala gelditu.

 

 11

 

 Gazte denbora baldin bi aldiz

 pasa bear bagenduke,

 Nik urrengoa beste eratan

 ziur jokatuko nuke.

 Oraindik bete gabea nago

 ogeitemezortzi urte,

 Ta irurogei ote dauzkadan

 geienak esaten dute,

 Orra zer sari etorri zaidan

 atsegin batzuen truke!

 

 12

 

 Gazte maiteok, baztertu beti

 pekaturako bideak,

 Galeraziak dauzka zearo

 Jaungoikoaren legeak.

 Eba bezela etzaitzatela

 gaur engaņatu subeak;

 Txit onak izan etzeratenak

 saia izaten obeak,

 galduko ditun loreak.

 Ez izan beintzat lenengo intzak

 


inprimatu