inprimatu
Bizimodu estua
Izenburua:
Bizimodu estua
Sinadura:
Matxain, Manuel
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Matxain, Manuel

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1974
Argitalpenaren urtea:
Alea:
610.zk.
Orrialdea:
8

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Bizimodu estua

 

Matxain

 

 -I-

 

 Ez dira alaiak egun auetan

 zabaldu diran berriak,

 komeri latzak pasa bearra

 ditula gure erriak,

 obea dala danok aurretik

 ondo artzea neurriak,

 galtzak pixka bat estututzeko

 diote agintariak.

 

 -II-

 

 Ministroaren esanak neri

 sartu didate dardarra,

 berriro danok daukagula

 galtzak estutu bearra.

 Jexten ari da pezeta eta

 jexten ari da dolarra:

 txiki ta aundi, guziontzako,

 dator emen negu txarra.

 

 -III-

 

 Mundua nola dagon berriro

 dana zearo nastua,

 ez da erraza izango noski

 egiten danon gustua.

 Gaur lanetikan bizi danentzat

 txit bizimodu estua.

 Ogei durokin ez du beteko

 orain konprako xextua.

 

 -IV-

 

 Nere ustetan ari da jartzen

 gauza oso seriua,

 lenago juxtu dabillenentzat

 auxe da alibiua:

 guzien kulpa zuana emen,

 omen zan petroliua,

 gaur bere kulpaz igo al dira

 azukre ta oliua.

 

 -V-

 

 Gu geienean exkax gabiltza,

 au bizimodu alua.

 Beti zerbaite badago emen

 galdu arazteko lua.

 Ez bedi, beintzat, emen azaldu

 geiago estraperlua.

 Gutxienean izan dedilla

 esnea eta talua.

 

 -VI-

 

 Olioa ta azukrea gaur

 emen daude exkaxian.

 Etzan izango dauzkagun lurrak

 ondo dantzatu bazian.

 Emen aurtxoak azukrerikan

 gabe jateko trantzian,

 ta besterentzat erremolatxa

 biltzen gabiltza Frantzian.

 

 -VII-

 

 Gizonak zerbait egin bear du

 premian dagoenean,

 emen pagatzen etzaielako

 joaten dira geienean.

 Nekazariak oso gustora

 aritzen dira lanean,

 lana eginda zerbait probetxu

 nunbait ikusten danean.

 

 -VIII-

 

 Emen askotan egiten ziran

 len millaka tonelada,

 baiņa saltzeko orduan beti

 oztopoa eta traba.

 Azkenerako danak nazkatu

 ta egiteari laga,

 gaurko azukre exkaxi ori

 ortikan datorrena da.

 

 -IX-

 

 Ari diranak egun sentitik

 gauean illundu arte,

 ez al da ondo, irabazian

 pixka bat artzea parte.

 Azukrerikan ez da izango

 emen geiago sobrante,

 nekazaria bear bezela

 pagatzen ez dan bitarte.

 

 -X-

 

 Okerra au da, nere ustetan,

 agintari ta nagusi,

 ni arritzen naiz orainartean

 nola ez degun ikusi:

 lana eginda ezin badira

 itxura antzean bizi,

 aurrera ere joango zaizkigu

 estranjerira igesi.

 


inprimatu