inprimatu
Bide berriak
Izenburua:
Bide berriak
Sinadura:
Matxain, Manuel
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Matxain, Manuel

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1975
Argitalpenaren urtea:
Alea:
633.zk.
Orrialdea:
2

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Bide berriak

 

Matxain

 

 -1-

 

 Esan didate Zeruko Argian

 bertso batzuek jartzeko

 Aste Santuan Aieten bildu

 giņan danak eskertzeko,

 Ta guztiontzat Jaungoikoari

 osasuna eskatzeko

 berak nai badu urrungo urtean

 berriro emen biltzeko.

 

 -2-

 

 Lengo batean esaten zidan

 gure parroko azkarrak

 bide berriak danon onean

 daudela artu bearrak,

 Elizak nola premizko ditun

 gizon guzien indarrak

 lanean gogor ekin bearra

 daukagula guk seglarrak.

 

 -3-

 

 Erantzun nion orain seglarrak

 nai al ditu astindu

 nunbait ez gera bear zan ainbat

 gu lanean alegindu,

 nere burua urtean kargak

 naiz bastante arindu

 ni zure mende naukazu eta

 nai dezun dana agindu.

 

 -4-

 

 Kale gizonak asi zaitezte

 zedozer esaten aurten

 beti egon gabe or exerita

 gure sermoiak entzuten,

 Bi monjatxo ta seglarrak giņan

 aldaretik itzegiten

 bide berriak urratu dira

 aurtengo ontan Aieten.

 

 -5-

 

 Elizarentzat gaur egunean

 gauzak dabiltza serio

 baiņa ez dute menderatuko

 Jaunak laguntzen badio,

 gaur egunean itzak ez dute

 txakur tiki bat balio

 lenago alde zituen pranko

 gaur kontra jarri zaizkio.

 

 -6-

 

 Gaur Elizari bakar batzuek

 kendu nai die larrua

 utzia baitu aspaldi ontan

 utzi bear zan karrua,

 gizona beti pekatari da

 aundi nai eta arrua

 Kriston dotriņak ez du utsegin

 gurea izan da errua.

 

 -7-

 

 Oso zailla da txintxo ibiltzen

 Jaungoikoaren legean

 Oztopo asko billatzen bai du

 gizonak bere bidean,

 Tentazioen faltik ez dago

 etxean eta kalean

 orrentxegatik erortzen gera

 aundikerien sarean.

 

 -8-

 

 Pake urtean gauden ezkero

 orra zer eskatzen dedan

 ez dezagula burrukan segi

 pizti gaiztoaren eran,

 Ezker eskubi, txuri ta gorri

 ez dit ajolik nor zeran

 bosteko ori luza eta ea

 pakean bizitzen geran.

 


inprimatu