inprimatu
Bertso berriak
Izenburua:
Bertso berriak
Sinadura:
Matxain, Manuel
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Matxain, Manuel

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1970
Argitalpenaren urtea:
Alea:
369.zk.
Orrialdea:
2

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Bertso berriak

 

Matxain, Manuel

 

 -1-

 

 Neronen gisa, kaxkar xamarra

 nola dagon egualdia,

 bertsoak jartzen igaroko det

 igande arratsaldia.

 igande arratsaldia.

 Gerraren aurka egin nai nuke

 gaurko nere itzaldia,

 negargarria dijoalako

 ogeigarren gizaldia.

 

 -2-

 

 Mundua mundu degun ezkero

 gerrak izan dira baiņa,

 sekula, noski, ez zan izango

 gizaldi onetan aiņa.

 Gizonak emen ereiten badu

 gorrotoa ta zizaiņa,

 belar txar ori ugaria da

 ta ematen du ordaiņa.

 

 -3-

 

 Gaur ere gerran ikusten ditut

 sei edo zortzi nazio,

 ta indartsuak mendekoari

 egurra ematen dio.

 Iņoiz pentsatzen egoten naiz ni

 gauza au dala merio,

 arrazoiaren indarrak emen

 ez ote duan balio.

 

 -4-

 

 Ederki asko erakusten du

 Jesukristo'ren dotriņak,

 zeru ta lurrak guziontzako

 ditula berak egiņak.

 Baiņa oraindik, zoritxarrean,

 ba-daude buru ariņak,

 uste dutenak gizon guziok

 ez ote geran berdiņak.

 

 -5-

 

 Zer demontretan joaten gera gu

 gure anaien etxera,

 beren izerdiz irabazia

 indarren bidez kentzera?

 Pakezaleak gerala esan

 beti itzetik ortzera,

 naiz gero koska egin aguro

 suge gorrien antzera.

 

 -6-

 

 Aitzekiren bat artuta goaz

 orain nolanai gerrara,

 alkar iltzeko jaio bagiņa

 bezela mundu ontara.

 Egun auetan begira nago

 erdi negarrez Biafra'ra

 biotzak lertu bear derrigor

 galtzairuzkoa ezpada.

 

 -7-

 

 Biafra aldean ez da faltako

 aurtxo txikien negarrik,

 emakumeak auleriakin

 ez dutelako bularrik.

 Jaio orduko sufritzen azi

 goseak eta egarrik,

 nola ez zuten gerra galduko

 ezpazeukaten indarrik?

 

 -8-

 

 Biafra'ko gerra bukatu dala

 mundu guzira zabaldu,

 beti bezela indartsuenak

 aula zegona zabaldu,

 Indarren bidez erri txikiak

 naiz txikitu ta kixkaldu,

 seme jatorren errimiņikan

 ezin diteke itzaldu.

 

 -9-

 

 Gerrak utzita gizon guziok

 ekin zaiogun lanari,

 ortik bakarrik etorri leike

 gugan zorion ugari.

 Danok pakean, lana egiņaz,

 frutua kendu lurrari,

 ia gosea kentzen diegun

 mundu guziko aurreri.

 

 -10-

 

 Beltz eta zuri, gizon guziek

 alkar maitatzen dutela,

 justizia ta askatasuna

 beti izan dezatela.

 Aurtxoak berriz naiko ogia

 eta sukalde epela,

 gerrik geiago ez izateko

 Jaunak nai duan bezela.

 


inprimatu