inprimatu
Azken berdiña
Izenburua:
Azken berdiña
Sinadura:
Matxain, Manuel
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Matxain, Manuel

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1972
Argitalpenaren urtea:
Alea:
510.zk.
Orrialdea:
2

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Azken berdiña

 

Matxain, Manuel

 

 -1-

 

 Miren Jone asi zait

 neri kargu artzen,

 aspaldi eztedala

 nik bertsorik jartzen;

 norbaitek ezpaditu

 aurretik botatzen,

 zailla da eltzetikan

 babak ateratzen.

 

 -2-

 

 Kalean ikusita

 esan zidan neri,

 emana nengoela

 alperkeriari;

 Zeruko Argia'ren

 zuzendariari,

 esango diot orain

 zergatik dan ori.

 

 -3-

 

 Eztit lotsik ematen

 neri esateak,

 buru, anka ta beso

 daukazkit torpeak.

 Laister utziko ditut

 noski, deporteak,

 trankil pasa nai ditut

 nik azken urteak.

 

 -4-

 

 Gizonaren bizitza

 zearo da motza,

 nun da nik lanerako

 len nedukan poza?

 Kolpe bi jo orduko

 nekatu biotza,

 inguratzen ari zait

 neri eriotza.

 

 -5-

 

 Len lan egiten nuen

 jaiaren pozean,

 lotuta ezin eduki

 ninduten etxean;

 bertso, bola ta toka,

 beti jolasean,

 minutu bat ez nuen

 galtzen otoitzean.

 

 -6-

 

 Geien maite nituen

 bola eta toka,

 errero baten gisa

 beti burni-joka.

 Naiz Jaunak eman neri

 lareunen bat kopa,

 Aitagure bat iñoiz

 ez nion nik opa.

 

 -7-

 

 Bola ta tokarako

 ni ez nintzan jaio,

 naiz aspaldian egin

 makiñabat saio.

 Kristau aldetik eztet

 nik jokatu iaio,

 Jaunari ere zerbait

 eman bear zaio.

 

 -8-

 

 Kristau aldetik, beraz,

 izan naiz kaikoa,

 kopak irabaztea

 ezpaita naikoa.

 Damuturikan nago

 nere Jeungoikoa,

 Zurekin izandua

 esker txarrekoa.

 

 -9-

 

 Urtien karga artu

 arte bizkarrean,

 ez gera konturatzen

 gu, zoritxarrean.

 Naiz millaka titulu

 eduki lurrean,

 eztutela balio

 Jaunaren aurrean.

 

 -10-

 

 Kontatu ezin ala

 ditut nik orduak,

 sari oien atzetik

 alperrik galduak;

 nere fama pittiña

 eta tituluak,

 aurki jango dituzte

 noski, zomorruak.

 

 -11-

 

 Geiena jota ere,

 amabost bat urte

 gelditzen zaizkidala,

 nik esango nuke.

 Errege ta Ministro,

 Konde eta Duke,

 paradero berdiña

 eramango dute.

 

 -12-

 

 Eztakigu egunez,

 edo gabaz lotan,

 atea joko duen

 eriotzak: tan-tan.

 Neronen azkenengo

 ordu larri artan,

 Jauna, ez utzi zure

 laguntzaren paltan.

 


inprimatu