inprimatu
Au mundua
Izenburua:
Au mundua
Sinadura:
Matxain, Manuel
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Matxain, Manuel

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1974
Argitalpenaren urtea:
Alea:
576.zk.
Orrialdea:
2

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Au mundua

 

Matxain

 

 I

 

 Gure lenengo guraso zarrak

 ziran Eba eta Adan

 mundu ontako martxa geroztik

 badakizute nola dan;

 gerra, burruka ta naigabea

 bada emen, ez bada an.

 Aralar puntan dauden artzaiak

 biziko dira patxadan.

 

 II

 

 Jesus maitea, au da mundua

 gizonok egin deguna,

 arrigarria atentadu bat

 izaten ez dan eguna.

 Bi xoxen truke saltzen degu gaur

 anaia eta laguna.

 Labe gorria biurtu degu

 zerua bear genduna.

 

 III

 

 Kristok dotriņa ipiņi zuan

 gizonek bete zezaten,

 gero pakea ta zoriona

 zeruan izan dezaten.

 Ao betean danok gabiltza

 kristau gerala esaten,

 baiņa bear dan ejenplorikan

 iņork ez degu ematen.

 

 IV

 

 Nekerik gabe bildu nai degu

 emen geienak ezkurra,

 baiņa batzutan ez da izaten

 nai degun bezin xamurra,

 geronentzako puska goxoa

 bestearentzat ezurra.

 Mundu ontako egia au da,

 gaiņontzekoa gezurra.

 

 V

 

 Danok nai degu lujuan bizi

 diru artean igari,

 baiņa gizonak ez lezake egin

 Jainkoak ainbat mirari.

 Eskuartean lau txanpon eta

 bi tiro eman lanari,

 gero gaiņetik iseka egin

 lanean ari danari.

 

 VI

 

 Gauza bat dago zoritxarrean

 elurra bezin garbia,

 ez degula nai iņork atera

 kopetetik izerdia.

 Ta danok berdin esaten degu

 ez ote degun obia

 iņoren kontu jatea emen

 eguneroko ogia.

 

 VII

 

 Gizon geienok nai degu emen

 bapo janda ondo bizi,

 bestearentzat izerdia ta

 guretzat milla ganantzi.

 Naiz egunero elizara joan

 ta limosnatxo bat utzi,

 Jaungoikoaren aurrean onek

 ez ote du indar gutxi?

 

 VIII

 

 Gizaldi onek ipini ditu

 emen aurrerapen pranko,

 baiņa beldur naiz ez ote diran

 geienak kaltetarako.

 Bistan dagona ezin ukatu

 egi aundia dalako;

 naiz izandu da orain ainbeste

 sekuestro eta atrako?

 

 IX

 

 Danok dakigun gauza da eta

 ez dago esan bearrik,

 gure kaltean dirala danak

 bide txarretik etorrik.

 Eta pakerik ez da izango

 gabiltza alper-alperrik

 gizonak emen ez duan arte

 Jaungoikoaren beldurrik.

 

 X

 

 Gure asmoak bide onera

 lenbailen aldatu bitez,

 zeru ederra irabazteko

 gure izerdi ta nekez.

 Gaurtik aurrera artzen ditugun

 lan da ezbearren partez

 azken ordua datorrenean

 Jauna errukitu zaitez.

 


inprimatu