inprimatu
Artetxe joan zaigu
Izenburua:
Artetxe joan zaigu
Sinadura:
Matxain, Manuel
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Matxain, Manuel

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1971
Argitalpenaren urtea:
Alea:
451.zk.
Orrialdea:
2

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Artetxe joan zaigu

 

Matxain, Manuel

 

 -1-

 

 Ordua ez jakin, eguna ere ez,

 bizia ain da laburra,

 ustegabean etortzen zaigu

 guri eriotz lapurra.

 Aspaldi ontan gaixo zebillen

 Artetxe-n biotz xamurra,

 bertso batzukin eman nai diot

 neronen azken agurra.

 

 -2-

 

 Joxe Artetxe idazle ona

 gure artetik juan da,

 bere biotzak aspaldi ontan

 asko supritzen zuan da.

 Amaika aldiz entzuna nago,

 lagun aundia nuan da:

 zergatik gabiltz beti burrukan

 danok anaiak izan da?

 

 -3-

 

 Naspillatuta daude mendiak,

 naspillatuta kaleak,

 bolara ontan larri gabiltza

 geran euskaldun aleak.

 Euskerarentzat nai baditugu

 guziok egun obeak,

 lenengo beintzat izan gaitezen

 benetan pakezaleak.

 

 -4-

 

 Egiak dira, dudarik gabe,

 Joxe, zuk esandakuak,

 lengoak-lengo, naiko komeri

 ba-du gure sorlekuak.

 Pena da baiña aitortu bear

 euskaldun biotzekuak,

 batasunaren itz ederrakin

 oker jo digu kukuak.

 

 -5-

 

 Ordua da-ta, danok makurtu

 ditzagun geure buruak,

 ez gaitezela izan egoskor,

 setoso eta arruak.

 Garaia degu guk aztertzeko

 ondo geronen barruak,

 ta anaiari ez botatzeko

 gureak diran erruak.

 

 -6-

 

 Ez dezagula aurrera segi

 begi-belarrik itxita,

 euskaldun onak batu gaitezen

 umekeriak utzita.

 Gure etsaiak tartean dabiltz

 gu burrukan ikusita,

 euskera nundik galduko duten

 arkume larruz jantzita

 

 -7-

 

 Ni gogor samar ari naiz baiña

 esan bearra zeguan,

 gu gabiltzala emen txakurra

 eta katuan moduan;

 euskera maite degunok zertan

 bide batetik ez juan?

 bestela ia azken arnasa

 segitun ematen duan.

 

 -8-

 

 Zorioneko batasun ori

 egin dedilla ementxe,

 iñoiz bada-ta, premi ederra

 daukagulako oraintxe.

 Zeru goietan aurkitzen zeran

 nere lagun on Artetxe,

 larrialditan lagun iguzu

 Santu batek bezelaxe.

 

 -9-

 

 Garbi ikusten da pakezalea

 ziñala zure lanetan,

 pakea beti goraltzen zendun

 zure liburu danetan.

 Millaka lagun San Inazio-n

 giñan elizkizunetan,

 or ikusi zan zure erriak

 maite zindula benetan.

 

 -10-

 

 Joxe Artetxe, zu egin zera

 betikotasunan jabe,

 baiña zerua ez da irixten

 lurrean supritu gabe;

 lur triste ontan, ondo dakizu,

 gizonok biurri gaude,

 erregu zazu oraindik emen

 gelditu geranon alde.

 


inprimatu