inprimatu
Aita Salbadore Mitxelenari
Izenburua:
Aita Salbadore Mitxelenari
Sinadura:
Matxain, Manuel
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Matxain, Manuel

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1966
Argitalpenaren urtea:
Alea:
152.zk.
Orrialdea:
6

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Aita Salbador Mitxelenari

 

Matxain, Manuel

 

 1

 

 Ordu pare bat pasatua naiz

 ia sinistu ezinda,

 Urrutitikan etorri zaigun

 berri trixte bat jakinda.

 Mundu ontako uskeriaren

 berri ederki zekin da

 Azken orduak arrapatu du

 lana galanki eginda.

 

 2

 

 Bertso batzutan ezin azaldu

 erri oso baten pena,

 Ain bearrezko baigendun emen,

 Salbatore Mitxelena.

 Bere erritik urruti xamar

 iritxiarren azkena,

 Euskalerriak eztu aztuko

 beņere bere izena.

 

 3

 

 Illabete bat atera zala

 gaxo zegoen susmurra,

 Ori ez izan iņoiz bezela

 kontua edo gezurra.

 Ainbeste bertso ta kanta eder

 jarri zun biotz xamurra,

 Ardiak zaitzen zegon tokitik

 egin du azken agurra.

 

 4

 

 Salbatore nik ezagutu nun

 Donostia'ko Aiete'n,

 Aste oso bat igaro baizun

 mixio lanak egiten.

 Bere esanak, ai, zenbat aldiz

 gogoratutzen zaizkiten...

 Galtzen dan arte ezta gauz askok

 zer balio dun jakiten.

 

 5

 

 Bere laguna izandu nintzan,

 orgullu det aitortzea,

 Ez naiz arritzen gure erria

 beragatik oroitzea.

 Zu ezpaņetan beti kantua,

 ta eskutan gurutzea,

 Barrenen berriz asmo bakar bat:

 animak zeruratzea!,

 

 6

 

 Kantuan bidez anima asko

 zeruratuak dituzu,

 Ta gaur aiekin bat egiņikan

 atsegiņean zaude zu.

 Zuk jarritako abesti goxo

 zorioneko ĢArantzazuģ,

 Euskaldunikan bizi dan arte

 zerutik entzungo dezu.

 

 7

 

 Amaika aldiz entzun nizun nik,

 mundu ontako uskerik

 baztertu gabe etzegoela

 zerua irabazterik.

 Zuk parr-irriaz zure bizia

 eskeņi dezu gazterik,

 Era ortara eztira iltzen

 santu diranak besterik.

 

 8

 

 Zorioneko, esaten zendun,

 Baltzategi'ko artzaia,

 Zorioneko mutiko arek

 bein entzun zuen kanpaia.

 Zorioneko, esaten det nik,

 gaur Mitxelena anaia,

 Ain maite zendun Ama ikusteko

 etorri zaizu garaia.

 

 9

 

 Nere lagunen kanpai negarrak

 gaur entzun ditut ederki,

 Ta urrengoak zeņentzat diran

 jainkoak bakarrik daki.

 Neretzat ere jotzeko ordua

 nola eztagon urruti,

 Egun aretan, Jesus maitea,

 izazu nitzaz erruki!

 

 10

 

 Beltzez jantzita dago Aitzkorri,

 ixill Urbia'ko gaņa,

 Ezta entzuten urretxindorren,

 lengo abesti bikaņa.

 Gerta diteke beste batzuek

 inguratutzea baņa,

 Zeņek alaitu zuen gallurrak

 mututu dan orrek aņa?

 


inprimatu