inprimatu
Aieteri
Izenburua:
Aieteri
Sinadura:
Matxain, Manuel
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Matxain, Manuel

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1976
Argitalpenaren urtea:
Alea:
693.zk.
Orrialdea:
32

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Aieteri

 

Matxain

 

 -1-

 

 Pixka pixka bat pasa danean

 nere buruko tontera

 bertso batzuek jartzeko artu

 ditut luma ta papera,

 eta lenengo auxe nua ni

 Aieteri esatera

 merezi baiņo askoz geiago

 nerekin portatu zera.

 

 -2-

 

 Omenaldiak utzi ninduan

 dana txurro bat egiņik

 barrioakin nolako zorra

 eginga nagon jakiņik,

 naiz ez eduki iņun ajerik

 ta naiz ez eduki miņik

 aste guzia igaroa naiz

 begirik itxi eziņik.

 

 -3-

 

 Gure auzoko gazteriakin

 badaukat nik esperantza

 jaiak egiten azaldu dute

 beintzat piperra ta gatza,

 or etzan falta bertsolaririk

 txistu, soiņu eta dantza

 egun oietan Aietek zeukan

 zeru txiki baten antza.

 

 -4-

 

 Fede kontuan beti lenengo

 nola izan da "Galtzara"

 ez naiz arritzen ainbeste jende

 biltzea erri-mezara,

 arrigarria gure on Juanen

 itzegiteko patxara

 arrigarriak beren saioan

 Lopategi ta Azpillaga.

 

 -5-

 

 Naiko komeri bazan elizan

 danak aulkietan jartzen

 alaere batzuk esaten dute

 fedea ari dala galtzen,

 barrio dana saiatu giņan

 erri-meza ori edertzen

 funzio ona danean ez da

 elizan iņor aspertzen.

 

 -6-

 

 Meza bukatu eta juan giņan

 geienok jolas tokira

 an egon giņan aurtxo txikien

 dantza saioai begira,

 emendik urte batzuetara

 txapeldun izango dira

 orain bezela aurrera ere

 gogor saiatzen badira.

 

 -7-

 

 Esan bezela aurtxo guziak

 andereņoaren jiran

 kantu ta dantza zoragarriak

 egiten aritu zidan,

 Euskal Erriko itxaropena

 gaur nola gazteak diran

 nere biotza geien-geiena

 jai onek ikutu ziran.

 

 -8-

 

 Bear bezela ezin goraldu

 gaurko neronen bertsuak

 ain zoragarri dantzatu zuten

 ikastolako aurtxuak,

 era ortara jarri ditunak

 auzoko aingerutxuak

 merezi ditu dudarik gabe

 danon zorion sutsuak.

 

 -9-

 

 Ortik erten da gero genduan

 danok bazkari bikaiņa

 kupirik gabe ekarri zuten

 pagatu zanen ordaņa,

 egia esan nik apetitu

 benetakua det baiņa

 zuk Azpillaga jango zenduan

 Lopategi ta nik aiņa.

 

 -10-

 

 Bazkari onak ondorenean

 bertso saioa dakarre

 jendea etzan ordubetean

 antxe egondu asarre,

 auzoarentzat nere denboran

 naiz ez egin nik ezerre

 bazkalondoan entzun nituan

 makiņabat gorazarre.

 

 -11-

 

 Alkate jaunak oroigarri bat

 eman zidan garaiean

 mutu bezela gelditu nintzan

 zuen aurrean maiean,

 emozioak etzidan uzten

 neri itzegiten jaiean

 orduko partez oraintxe nator

 zuek eskertu naiean.

 

 -12-

 

 Naiz ezer gutxi neronek egin

 nere auzoarentzako

 txit borondate ona azaldu

 dezute neronentzako,

 nere esker ona etzaizue ez

 bizi guzian paltako

 merezi baiņo askoz geiago

 egin didazutelako.

 


inprimatu