inprimatu
Udaberri lorea
Izenburua:
Udaberri lorea
Sinadura:
Maruri, Erramun (Bilbao, Alesander)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Bilbai, Alejandro

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1924
Argitalpenaren urtea:
4
Alea:
153.zk.
Orrialdea:
1

Udaberri lorea

 

Maruri

 

 Udaberri-lorea

 Lore begikoa

 ¿Nola nik ordainduko

 zure mesedea?

 

 Zurizka-oria da

 Daukazun margoa

 Agertzen zera ere

 Ori ta gorria.

 

 Ez da izaki andia

 Zure lurrinkaia

 Baña zure aro da

 Arorik onena.

 

 Goizen postutzen ditu

 Eguzkin izpiak

 Gau ituna igaro duten

 Txori gelatuak.

 

 Era berean ere

 Postutzen gera gu

 Negua igaro ondoan

 ikustean bai zu.

 

 Gizonak bai daukate

 Zugan ongi naia,

 Zu loten zaituanak

 Ei dauka urte ona.

 

 Geituta zabal zaite

 Lore begikoa,

 Luzaroan artu nai det

 Zure mesedea.

 


inprimatu