inprimatu
Guk ba-daukagu laguna
Izenburua:
Guk ba-daukagu laguna
Sinadura:
Marko, Juan
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Marko, Juan

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1966
Argitalpenaren urtea:
Alea:
195.zk.
Orrialdea:
6

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Guk ba-daukagu laguna

 

Marko, Juan

 

 -1-

 

 Guk ba-daukagu laguna

 emen ondo zegoana

 artzai Amerika joana.

 Kontatu nai det andik onera

 abixatutzen dauna

 amets bat zun eramana

 itxutu diruangana...

 eta sortu zaio lana!

 

 -2-

 

 Euskalerri ontatikan

 sei urte dira joanikan

 surpitzera Amerikan.

 Ai, garai artan bere etxean

 jan eta edanetikan

 etzan ezeren paltikan

 baņa asko nai patrikan

 joan zan orretxengatikan!

 

 -3-

 

 Iritxi zan egunetik

 nagusi baten ondotik

 abiatu zan barkotik.

 Gutxienez joan ogei legura

 auzorikan urrenetik,

 esanaz bere burutik

 zartu baņo lenagotik

 eztiat ezeren paltik!

 

 -4-

 

 Mendira igo zanean

 asi baņo len lanean

 ardien aldamenean;

 nagusiakin tratua egin

 oso soldata onean

 seireun pezta egunean

 ordaintzeko nai zunean

 iru urte barrenean.

 

 -5-

 

 Urteak joan dira errez

 diru pozaren indarrez

 gaņeztu zalako urrez.

 Nagusia bai eztia bezin

 goxo itzegiten aurrez,

 ta orain idea txarrez

 zor diona ordaintzen ez,

 urtutzen dago negarrez!

 

 -6-

 

 Dirua dala merio

 mendi artaraņo io

 orain an dabil serio.

 Nagusiari soldata eskatu,

 bueltan bereak aundio,

 ikaratzeko, propio,

 pistolakin desapio,

 iltzeko egiten dio.

 

 -7-

 

 Ainbat urtean lan egin

 geroko esperantzarekin

 orrek ematen dio min.

 Orain gizon bat lagundutzeko

 nun daukan nai luke jakin

 saiatutzeko arekin

 zerbait eskuratu dedin,

 utsikan nola aldegin?

 

 -8-

 

 Berak, euskeraz aparte

 eztu jakingo itz bat-e

 nora emango du parte?

 Nagusi arek morroi tontoa

 izatea eztu kalte

 debalde ainbeste urte

 aurrera-re nai dan arte,

 antxe edukiko dute.

 

 -9-

 

 Era ortako nagusik,

 enuke esan nai guzik,

 baņa ba-dira ikusik.

 Berak naiz bizi dirua edo

 interesarekin josik,

 eta tokatzen dan sosik

 suprituta irabazik

 morroiei eman nai ezik.

 

 -10-

 

 Pobrearen ibillera

 jango badegu lanera

 joan bear norabaitera.

 Baņa pausoa ematerako

 kontuak ondo atera

 gure lagunaren era

 orrenbeste supritzera

 zertako joan apartera?

 


inprimatu