inprimatu
Mutchurdin!
Izenburua:
Mutchurdin!
Sinadura:
Mariano
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Mariano

Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1909
Argitalpenaren urtea:
22
Alea:
1136.zk.
Orrialdea:
4

Mutchurdin!

 

Maria-no

 

 ERREPIKA

 

 Ene herri maiteko haur gazte pollita,

 Jaunik nahi baduzu handitan ez bilha!!!

 

 1

 

 Mutchurdin gazte bati zenbeit pertsu berri:

 Suyeta eder zaiku eta charmegarri...

 Nigarrez urte eta egiten da hirri!!! (bis)

 

 2

 

 Herri pollit bat badu han nonbeit Laphurdin

 Maria nun baitago bakharrik mutchurdin,

 Etche ttipi batean oiloen erregin!... (bis)

 

 3

 

 Lorettoak goizean badu begitharte:

 Arratseko guziek zango pean dute;

 Lorettoa bezala, Maria, zirade! (bis)

 

 4

 

 Duela zenbeit urthe, zuk ere Maria,

 Bai iduri zinuen arrosa gorria:

 Orai galduche duzu orduko floria! (bis)

 

 5

 

 Orduan andre handi ez ninduzun nahi

 Etzinuen nik egin galdea onetsi;

 Egun ahal dukezu hameka urriki!!! (bis)

 

 6

 

 Nik emen ibiltzen buruan chapelik

 Ez eta kokotsean biburtzen bicharrik:

 Hortakotz ez dut izan nik zure agurrik! (bis)

 

 7

 

 Ikhusi izan zaitut bestaz besta kurri,

 Ilea orrazetan, lephoa ageri,

 Bichardun guzien agur eta hirri!! (bis)

 

 8

 

 Behinere etzaizu zuri gogoratu

 Beharko zinuela mutchurdin gelditu,

 Ni holako lorea muchurdin geldi..., fu!!! (bis)

 

 9

 

 Florian zinelarik sobera galdegin,

 Maria, hor zirade bethiko mutchurdin.

 Zertako ez dautazu eni agur egin?... (bis)

 

 10

 

 Zure gutiziarik ez dut gehiago:

 Zure pareak orai ez dire arraro:

 Maiteago baditut berrogoi zu baino!!! (bis)

 

 11

 

 Chori batek nonbeitik ekharri daut fama,

 Nitaz nigar egiten duzula zuk ontsa...

 Enekin ezkontzerik etzazula pentsa!!! (bis)


inprimatu