inprimatu
Larraņe
Izenburua:
Larraņe
Sinadura:
Margaita
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Margaita

Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1905
Argitalpenaren urtea:
[19]
Alea:
47.zk.
Orrialdea:
3

Larraņe

 

Margaita

 

 Bakhotchak badu bere maitia,

 Pettek Kattalin, Jounesek Maia.

 Nik aldiz zer dudan bihotzeko

 Arrarouena, zinez mintzatzeko,

 Bentura naitekia erraitera?

 Houra da... bai, sotoko pitchera.

 Mundiak egin dezala erri.

 Jakiten dugu hanichko berri,

 Eta, demoniok deramala

 Nihau uduriak badutudala

 Franko, badakit igan aspaldian.

 Erran diroket arren ordian.

 Elbiak batre mastekatu gabe;

 Zahagiak zoumbat dian jabe!

 Eta haren gana huillantzeko,

 Hari khortiaren egiteko,

 Jarraikiten dutugun bidiak.

 Zouin hobe dira, bat ala bestiak.

 Gizountto hori, bethiko gisan,

 Nahi badute bi trago edan,

 Agerian, eta buria gora,

 Doua chuchen ostatu zokhora.

 Bena emaztia? ala jin, jin!

 Harek eztu hala nahi egin.

 Horra Grachi noun den abiatu;

 Bidetarik luzena du hartu.

 Unguruz, eta bethi ahalaz,

 Botilla gordez zaia hegalaz,

 Huillantzen da, hozki, ostatiala.

 Ezta han sarthuko barniala,

 Erran gabe: Bada ihour ere?

 Ostalersa bera da halere.

 Grachik, aizouek jakin gabe arren.

 Ezarazten du botillan barnen,

 Bi gai egunen mama gochoua.

 Gero? Larria gorri, beillo papoua;

 Elhia usu, mihia chabal;

 Lan egin behar, eta ez ahal.

 Bestak luzaz iraņen othe dia?

 Noula atheri edo ebia.

 Sekulaz geroztik, izan baita,

 Jo dezagun aitzina.

 


inprimatu