inprimatu
Viva Dioska
Izenburua:
Viva Dioska
Sinadura:
Manterola, T.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Manterola, T

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1984
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1028.zk.
Orrialdea:
41

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Viva Dioska

 

Manterola, T.

 

 Ondo al dago galdetutzea

 hogeigarren gizaldian:

 Nora goaz gu?, pentsatu gabe

 nortzuk garen apaldian.

 Udan honetan ikusi ditut

 gure Zarauzko aldian,

 makina gauza euskaldun denak

 jartzeko modun goardian.

 

 Viva Dios eta Viva la Virgen

 oihuka Musika Plazan,

 bost ume koxkor ta hiru gizon

 Jainkoaren alabantzan.

 Kitarra,joaz, gaizki kantatuz

 hitzeginaz altabozan,

 lurrean sartu nazaten azkar

 hori horrela ez bazan.

 

 Aldamenean zegoen batek

 eintzun hizketa leuna:

 «hori da sekta berria eta

 gero ta gehio ezaguna».

 Niños de Jesus ustet zirala,

 hortan ez naiz jakituna,

 esaten zuten «Jainkoa dator,

 laister da bere eguna».

 

 Kantatutzean ematen zuten

 oiloa eta zerriya,

 astoa ere juntatu ezkero

 jesukriston familiya.

 jendea berriz plazaren bueltan

 kendurik gabe begiya.

 Edozer gauza tragatutzera

 ditu da Zarauzko herriya.

 

 Lenengo hitza neska batentzat

 izena zeukan Eugeni:

 «entzun zazute nere bizitza

 jakitea da komeni.

 Drogak galduta bizi nintzaden

 orain kontentu nago ni,

 Jaun Zerukuak ematen dizkit

 makiñatxo bat armoni».

 

 Ondoren kantan berriro ere

 hasi ziren kitarrakin

 ni berriz lertzen nere barrenen

 ezin eutsirik parrakin.

 Fraile ta monja, apaiz ta hermano

 guzi hoien tabarrakin,

 Ebanjeliyo berri hau ere

 hilko da lengo zarrakin.

 

 Bigarren neska gaxorik zegon

 hanka bat kanposantuan,

 derrepentean boz bat entzun zun

 trumoi zar baten moduan.

 Jexuxito zan ta esaten zion

 «utzi zan dena munduan,

 konpañi ona eingo dinagu

 eon hadi nere onduan».

 

 Bukatu zuten ta han hasi ziren

 liburuak saldu nahi-ta

 nere onetik atera nintzen,

 aguanta zak hoien gaita!

 Aurrena hitzegin ta gero saldi

 aze negozio polita,

 dirua bildu ta joango ziren

 etxera bapo afaita.

 

 Jende artean pasa ziraden

 alkate ta kontzejalak,

 parre batzuek egin zituzten

 antzaz dira, liberalak.

 Hoiek ikusiz sufritu zuen

 berriro nere magalak:

 herrikoekin agintariak

 ez dira ez hain makalak.

 

 Jainkuan partez izango balitz

 plaza hortan politika,

 mitina, batzar, manifestazio,

 gure jendean kritika.

 Aguro asko hantxe genitun

 gure ertzainak korrika,

 parrakin joaz, mangakin bustiz:

 «Akabo zuen musika».

 


inprimatu