inprimatu
Eskari auxe egin didate
Izenburua:
Eskari auxe egin didate
Sinadura:
Manterola, Marzelino
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Manterola, Marzelino

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1971
Argitalpenaren urtea:
Alea:
445.zk.
Orrialdea:
2

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Eskari auxe egin didate

 

Manterola, Marzelino

 

 Eskari auxe egin didate

 nere lagun zar batzuak,

 izatez ere nola baitiran

 ain bertsozale sutsuak;

 argitasunik ematen badit

 gure Jaungoiko altsuak

 kamiotako ibillerari

 jartzera nua bertsuak.

 

 Uztaillaren ogeitabosta,

 Santiago-ren eguna,

 ze bero zakar, kixkalgarria

 orduan egin zuena.

 Kamio-ertzeko arbolpetikan

 nengoen ziar etzana,

 iņola ezin sinistaturik

 ikusten ari nintzana.

 

 Ordu pare bat igaro nitun

 nik ziaro arriturik,

 ainbat denboran gelditu gabe.

 Kamio dana beterik;

 an etzan palta kotxe, autobus,

 kamioi eta motorik,

 mendi-bidera jo bearko degu,

 or ez da geio lekurik.

 

 Geientsuenak bere saillean,

 alkar errespetatuaz,

 beren raitatik atera gabe

 pazientzia artuaz;

 baiņa batzuak ikusten ziran

 erdi-otso biurtuaz,

 danei aurrea, artu naiean

 arrixkuetan sartuaz.

 

 Beste batzuak, zoritxarrean,

 sarri ikusten ziranak,

 neska gazteak txofer gaiņera

 beren buruak etzanak.

 Al dan jatorren ibilita ere

 izanikan naiko lanak,

 zer argitasun eramango du

 postura ortan dijuanak?

 

 Nere ustetan ba-da garaia

 buruz pixka bat jazteko,

 ainbat arrixku dagon lekuan

 txorakeritan asteko;

 dexkuido gutxi naikoa da or

 bazter guztiak nasteko,

 oi baiņo leku zabalagorik

 ez ote da jolasteko?

 

 Zentzu guztiak galduak daude,

 ez da posible bestela,

 ala erakutsi nai al diote

 asko maite dituztela?

 Pentsatu ezkero eriotzako

 arrixkuan dijoaztela,

 nik uste beste minutu batzuk

 aguantatu ditezkela.

 

 Batzuk presaka, bestek jostatzen

 dabiltzan leku guzitan,

 errespetu ta lotsa galduaz

 ain jokera itxusitan.

 Oiengatik zenbatek parte

 artutzen du desgrazitan?

 kulpik ez dunak pagatu bear

 amarretik beatzitan.

 

 Gero ta arrixku geio dagola

 egon gindezke etsiak,

 gazte jendeak artzen baditu

 norbere komenetziak.

 Aztu dirade legezko martxak:

 bukatu pazientziak,

 ori dala-ta zenbat famili

 dabiltza lutoz jantziak?

 

 Geren kurpillak erabilitzen

 egon gaitezen txit trebe,

 duda-moduan ibiltzezkero

 etxean gelditzea obe.

 Anai-arrebok izan gaitezen

 geran buruaren jabe

 kamioetan oinbeste odol

 ixurtzen ikusi gabe.

 


inprimatu