inprimatu
Bertso berrien zale zeraten
Izenburua:
Bertso berrien zale zeraten
Sinadura:
Manterola, Marzelino
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Manterola, Marzelino

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1973
Argitalpenaren urtea:
Alea:
514.zk.
Orrialdea:
2

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Bertso berrien zale zeraten

 

Manterola, Marzelino

 

 Bertso berrien zale zeraten

 euskaldun maitagarriak,

 bakar batzuek ortxe dijoaz

 zuengatikan jarriak.

 Pasa ditugu Santo Tomasak,

 Gabon da Eguberriak,

 sano ta ondo dagonantzako

 zein egun zoragarriak!

 

 Bertso zar eta ipui kontatzen

 zenbat aiton eta amon,

 oitura ori galtzen ari da,

 lenago geiago zegon.

 Gaur bildu dira sendi guztia

 naiz len banaturik egon,

 egun auetan ikusitzen da

 maitasun asko nun dagon.

 

 Emendik kanpo bizi diranak

 eztira aztutzekoak,

 pentsamentutan naiz eman egon

 eztira etortzekoak;

 beren matraillak malkoz bustiak,

 eta berdin etxekoak,

 beste urte bat iritxiko da

 lagun zar biotzekoak!

 

 Ta beste zenbait urrikalgarri

 urtetan gaixorik daude,

 oietaz pixkat oroitutzea

 ez ote genduke obe?

 Gaitz baldurtia egiña dago

 beren gorputzaren jabe,

 etengabeko oiñazepean

 ordu atsegin bat gabe.

 

 Ain egoera samingarria

 pixkat poztu nai nuke nik,

 udaberria etorriko da

 negu illuna joanik.

 Anai arreba errukarriak,

 ez aztu nere esanik,

 Salbatzaillea jaio da eta

 ez galdu itxaropenik.

 

 Zorion eta agur guztioi

 Manterola'ren partetik,

 obeak jartzen saiatuko naiz

 orain datorren urtetik.

 Irakurle ta entzule danok

 maite zaituztet gogotik,

 Urte Berri on, zoriontsu bat

 opa dizutet Lezo'tik.

 

 Alaxe izan zazula zuk ere,

 adiskide. Ta bide batez, gure

 bordatxoaren gaillurrera igota,

 opari bat aizatu nai genduke

 ozenki: irakurle guztion asmo

 ta naikundeak oparo bete di-

 tzala asi Berri degun Urte Be-

 rriak. Amen.

 


inprimatu