inprimatu
Post tenebras spero lucem
Izenburua:
Post tenebras spero lucem
Sinadura:
Manterola, Jose
Urkizaren iruzkina:
, 54-55, 107-109, 137-139, 213-216, 263
Egilea(k):
Manterola, Jose

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1884
Argitalpenaren urtea:
11
Alea:
Orrialdea:
6-9

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Post tenebras spero lucem

 

Manterola, Jose

 

 Atoz, atoz, gaztea

 Atozkigu onera.

 

 ¿Zer naidit, Jauna; zertan

 Serbi neza bera?

 

 Atoz aurrera, Ama

 Gajo bat dago emen,

 Penaz zoraturikan,

 Oñazeaz iltzen,

 Bere ume tristeaz

 Zerbait jakin nairik...

 

 ¿Zer dezakiot esan

 Ume oyetzaz nik?

 

 Atoz zu beragana,

 Itzegin zaiozu,

 Orrekin ere atsegin

 Emango diozu.

 

 Atoz, bai, atoz arren.

 

 Andrea ¿zer nai dit?

 

 Atoz, ikus nai zaitut.

 

 Agindu bezadit.

 

 ¡Zer dakust, Jaun aundia!

 ¡Donosti maitea!

 

 ¡Ama, ama laztana!

 ¡Ama on nerea!

 

 ¡Arkite ustekabe ta

 Zorionekoa,

 Siñale asmegoki

 Dontsu ta onekoa

 Zuk dakartzu segurki

 Berri zerukoa,

 Biziko dala Ama

 Euskal-Errikoa!

 

 Laztandu zazu berriz

 Donosti maitea,

 Laztandu milla aldiz

 Aur kutun nerea,

 Bada ez naute asetzen

 Zure maitagoak

 Aspaldian ainbeste

 Eresitakoak.

 Atoz, eseri zaite

 Nere ondoan, emen

 Bada ikusi ta ere

 Iya ez det sinisten

 Ondoan zauzkatala

 

 Aiñ gazte ta aiñ eder

 Nola ikusten zindudan

 Len ainbeste bider.

 Atoz, maite-maitea,

 Konsolagarria,

 Zuk gaur biurtzen nazu

 Berriro bizia.

 Gaur bizi naidet, Jauna,

 Il nai banuen len

 Baña oen artean

 Noizbait bezelasen.

 

 Nere biotzeko Ama

 Kutun ta maitia,

 Ez nuen asko uste

 Emen arkitzia.

 ¿Nolatan etorri da

 Bakarrik onela,

 Zerk berriz, ekarri de

 Iltzeko unera?

 

 Ai, gaisoa, ezagun da

 Zerala gaztea,

 Ez dakizula zer den

 Penak izatea,

 Zeranean orrela

 Gauz oitzaz arritzen,

 Jakiñik aspaldiyan

 Nola bizi naizen.

 

 ¿Ainbeste, nere Ama

 Sufritu du beaz?

 

 Zuk uste al izan baña

 Geiago ere askozaz.

 Iñork ezin lezake

 Pentsatu munduan

 Ama baten biotzak

 Zer sufritzen duan

 Ikusirik umeen

 Eskergetasuna,

 Been aldegitea

 Edo oztasuna.

 

 ¿Iñoiz ordea, Ama

 Pentsatu ere du,

 Diogun naitasuna

 Geniyola galdu?

 

 ¡Ai bada ez banuen

 Pentsatu sekulan,

 Sufritu dedan aña

 Sufrituko ez nuan.

 Zalantz ori ez dakizu

 Nere ume gasoa

 Zeren zorrotza den ta

 Zeiñ eriozkoa.

 Beragatik egon naiz

 Iltzeko zorian,

 Ta ilko nitzan segurki,

 Eman ez bazian

 Bear nuen indarra

 Orlako trantzian

 Zuek uzteko penak

 Guda zorrotzian.

 

 Alare Ama gajoa

 Berriro arkitzen det

 Eta bakarrik iñoiz

 Gaurtik utziko eztet,

 Ordainduaz onela

 Lengo utziera

 Eta erakutsiaz

 Nere maitaera,

 Ni izango nau arreruntz

 Beti aldamenean,

 Nik konsolatuko det

 Triste dagoenean,

 Gure zortziko zarrak

 Alai kantatubaz

 Eta berorren penak

 Orla gozatubaz.

 

 Noiz edo noiz izango

 Baldiñ baluke miñ

 Ni izango nau erizai,

 Ni ere sendakiñ,

 Eta edukiko det

 Bere gaitz-ondo

 kontu zarrak kantari

 Beti far gozoan.

 Nik lagunduko diot

 Bere bearretan,

 Nik alegratuko det

 Tristetasunetan,

 Aztu-arazirik oso

 Oroitz beltz guztiyak

 Eta gogora-azirik

 Farkoi eta alayak.

 Modu onetan laster

 Sendatuko da oso

 Jarririk beriala

 Len beziñ airoso,

 Ta alde batera utzirik

 pena ta tristurak

 Berrituko ditugu

 Lengo gure oiturak.

 

 Bai, bai, nere maitea.

 

 ¡Ama biotz-bera!

 

 ¡Alare oraindik ere

 Euskalduna zera!

 

 ¿Zer bada?

 

 Beldur nintzan

 Nere ez jakiñan

 Beti erdaldun artean

 Erdalduntu ziñan.

 

 Ez, ez, ori, beñere...

 Emen jayo nitzan.

 Euskalduna izandu naiz

 Ta ala nai det izan.

 Ez naiz sekula aztuko

 Amacho neria,

 Zor dizkadala izate

 Ta irkuntz au guzia:

 Nere seme argidotar

 Okendo illezkorra,

 Idiakez ta Isasi,

 Echaide pizkorra,

 Eta beste askorekin

 Jiron ta Aramburu,

 Euskaldunak zirala

 Naiz erdaldun buru:

 Euskaldunak bai ere

 Ta euskara zaliak

 Izkun ta izkribalari

 Eder ta maitiak,

 Lariz, apaiz jaun ura,

 Donostiar fiña,

 Ta Aita Meager, gizon

 Zintzo ta jakiña.

 ¿Eta nola aztuko naiz

 Bilinch triste artzaz?

 Nola kantari eder

 Ezti-gozo argaz?

 Euskal-zalia gandik

 Oso estimatuba,

 Bere anai guziyaz

 Beti maitatuba,

 Berari zor diozkat

 Zenbait kanta gozo,

 Irakurtzen diranak

 Atsegiñez oso.

 Ta zer: ¿izanda gero

 Orlako semiak,

 Nai du aztutzea euskera

 Ta euskaldun legiak?

 ¡Ez, ez, ori beñere...

 Emen jayo nintzan

 Euskaldun izandu naiz

 Ta ala nai detizan.

 

 Atoz, atoz nigana

 Donosti maitea,

 Laztandu nazu berriz

 Kutuncho nerea:

 Onela zu ikusita

 Nago zoraturik,

 Ta erotzeko zorian

 Izketan aiturik.

 Atoz, laztandu nazu

 Milla aldiz, umia,

 Gaur biurtzen dirazu

 Berriro bizia.

 

 Lurreko ama guztiyen

 Artian onena,

 Zorion zagun gaurko

 Gure zoramena;

 Bai, amacho neria

 Emendik aurrera,

 Amik doatsuena

 Berorri izango da,

 Emen bilduko dizkat

 Laster seme-alabak,

 Azturikan aserre

 Madarikatubak,

 Eta bateniñikan

 Guziak aurtandik,

 Biziko gera aurreruntz

 Pakean ta pozik.

 

 ¡Ai, kutuncho nerea,

 Ala izan derilla,

 Bai, bai, zoaz korrika

 Señideen billa,

 Ia arkitzen dituzun

 Eta etortzen diran,

 Zu bezelase denak

 Laztandu ditzadan.

 

 Adiyo, bada Ama,

 Bekar berriz musu,

 Eta nere etorreraz

 Ez bedilla estutu:

 Salto biyan banua

 Ta emen naiz beriala...

 ¡Jaunak bere laguntza

 Eman dizaidala!

 

 Zoaz, bai, ta atoz laster

 Donosti maitia,

 Biotz-biotz erdiko

 Kutuncho neria,

 Zure Ama gaisoaren

 Konsolagarria,

 Euskal-Erri osoaren

 Joya naigarria.

 

 ¡Zeñwn ederra dagon,

 Zeñenw sasoikoa!

 Aingeru bat diruri

 Zeruetakoa!

 ¡Jaunak gorde dezala

 Beti onen garbi,

 Gloriya eman dizayon

 Euskal-Erriari!

 

 ¿Emen atzera, Aitor?

 Aztu nitzan zutzaz.

 

 Ni beñipin arritzen

 Ez nai batere ortaz.

 ¿Zer Ama aztutzen ez da

 Guziyaz munduan

 Ume bat ikusirik

 Berriz bere onduan?

 Aitor arrazoi dezu

 Nago zoraturik...

 ¿Mundu ontan neretzat

 Zer gloriya oberik?

 ¿Ikusi aldezu?

 -Ez nuen

 Bada ikusiko?

 Eta bestela ez nuen

 Iñoiz siñetsiko.

 

 ¡Zeñen ederra, Aitor,

 Zeñen maitatsua,

 Bera da gaur neretzat

 Sendakai gozua.

 Diruri Jaunak berak

 Bialdu duela

 Izan nain doatsu

 Berriz len bezela.

 

 Jaunak berekin dauka

 Ama guziz ona

 Zeñi ukatze ez dion

 Eskatzen diona,

 Eta ama dan aldetik

 Errukiz beterik,

 Bialdu diza Aingeru

 Orise Zerutik.

 

 Bai, bai, Aitor, ala da;

 Nere Donostia

 Zerutik jechitako

 Da mandataria,

 Ta orain, seguru nago,

 Gaur laguntza orrekin

 Dituela ekarriko

 Chit laster berekin

 Euskal-Errian diran

 Nere seme denak

 Betiko aitu ditezen

 Noizbait nere penak.

 

 Bai, bai, Ama gajoa

 Nik ere ala uste det

 Ta gauz orren gañean

 Dudarik ere eztet,

 Ikusi ezkeroztikan

 Emen Donostia

 Naitasunez zuretzat

 Osoro betia.

 Zure seme guziyaz

 Aurki, Ama Euskera,

 Emen ingurutua

 Arkituko zera,

 Eta espero dezagun

 Izanik ori ala

 Denak pake gozoan

 Biziko gerala.

 

 Iso... alde ontatik

 Dira entzuten otsak,

 Ez banau engañatzen

 Senti detan pozak;

 Ikus zazu ote diran,

 Aitor, nere umeak...

 

 Ia bada azkentzen diran

 Zure naigabeak.

 

 Au ageri da aurrean

 Donosti galaiya

 Dakarzkiela ondotik

 Giputz ta Biskaiya;

 Bai ta ere datoz anche

 Beraen atzetik,

 Naparroa eskuitara

 Araua ezkerretik.

 Labak datoz presaka

 Atsegin aundiaz

 Izketa gozo eder

 Oso naigarriaz.

 

 Nere ume maiteak,

 Aurreruntz onela

 Gure Jaungoiko altsuak

 Gorde zaitzatela,

 Eman dizayozuten

 Euskal-Erriari,

 Elkarte oso batekin

 Ontasun ugari.

 

 Atozte, ume maiteak,

 Atozte nigana,

 Zuen zai emen dago

 Ama bat laztana;

 Atozte laster labak

 Bere besotara

 Ta berriro doatsu

 Gaur izango gara.

 

 Lau oek batean.

 

 ¡¡Ama!!

 

 Bedeinka, Jauna,

 Zure altsutasuna,

 Argitu duena gaur

 Onelako eguna,

 Jayo-azirik gudatik

 Etsai batasuna,

 Negar samiñetatik

 Zoriontasuna.

 

 Emen gaitu guztiyak,

 ama chit maitea,

 Jakiñik bakartasun

 Berorren tristea,

 Gatoz berorren penak

 Konsolatutzera,

 Ta oraindañoko kulpak

 Gaurtik garbitzera.

 

 Illoba gazte onek

 Digu emon berrija,

 Azpaldijan dagola

 Gaiso eta erija,

 Ta entzun dogun bezela

 Erdu gara onara

 Jausi nayean danak

 Bere besotara.

 

 Geure Ama ametia

 Emen gagos denak

 Arintuteko oro

 Senti deusun penak;

 Emen daukezu zere

 Alabecho Araua

 Bere aizpe guziez

 Gaur oro batua.

 

 Parka nazazu baldin

 Noizpai banatua

 Ibilli banaz zutaz

 Ama matatua,

 Emen naukazu orañ

 Oso damutua,

 Izan nairik euskaldun

 Zure diñakua.

 

 Akaba ditez oraiñ,

 Ama, zeuzkan penak;

 Emen arkitzen gera

 Bere ondoan denak,

 Eta ingurutua

 Bere illobachoaz

 Aurrerunz biziko da

 Pozkida osoaz.

 

 Ume maite nereak,

 Orla nai det bizi,

 Zuen artean beti

 Nai nintzake ikusi...

 Ez dakizute zuek

 Zeñen dan tristea

 Ama batentzat beti

 Bakar arkitzea.

 ¡Zenbait negar egin det

 Aspaldi onetan,

 ¡Zenbait malko ikusi da

 Nere begietan,

 Zabiltztela jakiñik,

 ¡Ai! zuen artean,

 Naspill ilgarri eta

 Guda gogorrean.

 

 Amacho, utzi bezazki

 Oroitz ain tristiak,

 Pentsatuaz bakarrik

 Gauza pozgarriak...

 ¿Ez gaitu emen ikusten

 Denak bat egiñik,

 Noizbaitko etsaigo charrak

 Oso ta oro azturik?

 

 Bai, Donosti polit ta

 Maitea, ikusten det

 Ta ikusi ta ere iya

 Eziñ sinistudet,

 Bañan oraindik ere

 Ez zerate denak

 Gaur nere ondora etorri

 Pozez zeraztenak.

 

 ¡Ezetz!

 

 ¿Zer dio, Ama?

 ¡Danak ez gera emen?

 

 Ez, ez, gaiso nereak...

 ¿Ez zerate oroitzen...?

 

 Ez nas erorten.........

 

 Ez ta

 

 neure..................

 

 Ta nire ez.

 

 Esan bezaigu, Ama,

 Ez gaitza euki kezkez...

 

 ¿Emen non dituzute;

 ¡Ai, desoroituak!

 Esan, non dituzute,

 Aizpa Franzikuak?

 

 ¡Ai bai!

 

 Ala da, ene.

 

 Ez giñan oroitzen.

 

 ¡Ordia Ama bat ez da

 Aiñ errez aztutzen!

 ¿Uste dezute ayek,

 Naiz Franzira ezkondu

 Nereak ez dirala?

 ¡Ez, ez, arrazoi du!

 Ta ez naiz batere arritzen

 Naitasun onetzaz,

 Bada Ama bat ez da iñoiz

 Aztutzen umetzaz.

 

 Zuek bezela ayek

 Dirade nereak,

 Bai, zuek bezelase

 Euskaldun umeak,

 Izanik danak berdiñ

 Munduban neretzat

 Zazpi alaba maite

 Eta zazpiyak bat.

 Argatik nai zinduzket

 Ikusi baturik,

 Señideak bezela

 Denak maitaturik,

 Eta poz andiena

 Gaurko egunean

 Arkitzen litzake

 Zazpien artean.

 

 Orainche bertan, Ama,

 Juango naiz ni billa

 Eta desio ori

 Kunplitu dedilla,

 Bada seguru nago,

 Ause jakitian,

 Etorriko dirala

 Irurak aidian.

 

 Zoaz, bai, zoaz laster,

 Kutuncho maitea

 Ia betetzen dezun

 Kutizi nerea;

 Zoaz ariñ, ta ariñ

 Atozin onera

 Bada zai gaude emen

 Zure etorrera.

 

 Berealase emen naiz,

 Amacho neria,

 Adiyo, aurki arte.

 

 Adiyo maitia.

 

 Orainchen, Ama Euskera

 Ni ere banua,

 Bada uzten zaitut emen

 Ongi lagunduta;

 Chit laster emango det

 Berriz jira onera

 Gaur zelebra dezagun

 Umeen billera.

 

 Zoaz, Jainkoarekin,

 Aitor, ta atoz bizi,

 Bada gaur nere ondoan

 Nai zaitut ikusi.

 

 ¡Zenbat desio nuen

 Aspaldi onetan

 Onelase arkitzen

 Nereen artean!

 ¡Ez dakizute ondo

 Zenbat malko joandan

 Nere begietatik

 Lau urte oetan!

 Naaspill gogor artean

 Zuek ikusirik

 Nere biyotz guztia

 Zegon partiturik,

 Eta esperantza ere

 Iya galdu nuen

 Zuek ikustekoa

 Berriro iñoiz emen.

 ¡Ai, zenbat doakabe!

 ¡Zenbat negar samiñ!

 ¡Ai, zenbat ama gaisok

 Duen biotzan miñ!

 ¡Zenbat galgarri eta

 Zenbat odol eder!

 ¡Zenbat negar garratz! ta

 ¿Azkenerako zer?

 Gu danok oñazpian,

 Danok bentzuturik,

 Euskal-Erri maite au

 Odol bageturik,

 Eta Arbola Santu,

 Gure Legeena,

 Etsaiaren aizkoraz

 Puskatua dena.

 

 ¡Ama, ama, ez beza

 Egin gaur negarrik!

 ¿Ez gaitu emen ikusten

 Urrikiz beterik?

 Denak kulpa izan degu,

 Egiya da ori,

 Botatzea ez da aski

 Batak besteari.

 Denok, denok, Amacho,

 Beltz eta zuriak

 Zakondu ditugu oso

 Berorren zauriak.

 Baña, doluz beterik,

 Oso damutuak,

 Ichumen ero artzaz

 Noizbait sendatuak,

 Geranean etsaien

 

 Oñ-pean arkitu,

 Ama, gure begiak

 Dirade oso argitu,

 Ta izuturik geronek

 Egin degun gaitzaz,

 Oroiturikan gure

 Ama ta legeaz,

 Aurreronz, atsekabe

 Ontan ikasiyak,

 Berorrentzat biziko

 Gerade guztiyak.

 

 Bai, bai, aski da, Ama,

 Gerra ta atsekabez,

 Asti franko zaitugu

 Iduki negarrez;

 Gura badogu osatu

 Orain geure miñez

 Bizi biar dogu denok

 Pakean len legez.

 

 Arrazoi du Gipuzkoak,

 Arrazoi Biskaiak,

 Pakean nai degu izan

 Guk ere Naparrak...

 

 Bai ta neuk ere, aizpek,

 Ta Ama chit kutuna

 Gura dot pakia ta

 Geure anaitasuna.

 

 ¡Bedeinka bitza Jaunak

 Zuen desioak,

 Iraun aziaz beti

 Gaur bezin sendoak;

 ¡Bedeinka zuen asmo

 Damu egiazkoak,

 Garbi ditzaten erru

 Oraindañokoak.

 ¿Egiaz nai dezute

 Nere osasuna,

 Erri onen pakean

 Eta ontasuna?

 ¿Betiko zoriona

 Dezute denok nai?

 

 Biotz guzi-guzitik,

 Ama, nai degu, bai.

 

 Bada ortarako ez da

 Bide bai besterik,

 Beste guziak daude

 Irriskuz beterik,

 ¿Zer bide dan au orain

 jakin nai dezute?

 Bada kontuz, umeak,

 Entzun nazazute;

 Aski ez da Euskaldun-

 Umea esatea,

 Baizik beti euskalduna

 Bear da izaten,

 Maitatuaz munduan,

 jaunaren urrena,

 Gauz guzien gañetik

 Sorterria aurrena.

 

 Bearda beti bizi

 jaunaren legean,

 Antziria-antziñetako

 Dotriña zarrean,

 Gordeai Jainkoaren

 Amar aginduak

 Ta dauzkanak Eleiza-

 Santak ordenduak.

 

 Bear da Arbola Santu

 Gernikan dagoena,

 Iduripen ederra

 Euskaldun legeena,

 Nai izan erbesteko

 Guzien gañetik,

 Irmeki maitatuaz

 Biotz-biotzetik.

 

 Bear da izan beti

 Euskera zalea,

 Utzi gabe azturikan

 Gure izkuntz maitea,

 Garbiro gordetzeko

 Egiñaz alegiñ,

 Doai miragarri au

 Iñoiz galdu ez dediñ.

 

 Bear dira ere erdaldun

 Bando-pillak utzi,

 Bestela aik dira izango

 Beti emen nausi,

 Ekarriaz seguru

 Gero azkenerako

 Gerra eta naaspillak

 Gure gaitzerako.

 

 Izan gaitean beti

 Euskaldun garbiak

 Ta an konpon ditezela

 Beltz eta zuriak;

 Nai badegu emen izan

 Zorionekoak,

 Guretzat asko dira

 JAINKO TA FUEROAK.

 

 Utzirik bada alde bat

 Lengo etsaitasunak,

 Noizbaitko leikitz ta otiñ

 Doakabedunak,

 Aurreronz bat eginik

 Euskaldun guziak,

 Betiko izan zaitezte

 Dan-danak anaiak.

 

 Señideak gera ta

 Amak arrazoi du,

 Señideak bezela

 Bizi bear degu;

 Izan gaitean bada

 Gaurtik pake osoan

 Euskal-erria beti

 Eukirik gogoan.

 

 Ama, emen gaituzu,

 Emen gera denak.

 

 ¡Ama, Ama laztana,

 Aizpa anitz maiteak!

 

 ¡Zeñen gauza ederra den

 Famili osua

 Onela ikusitzia

 Batian bildua!

 Dirudigu chituak

 Illunabarrian

 Biribiltzen diranak

 Kolken-ondorian.

 

 Atozte, atozte nere

 Alaba maiteak,

 Ain denbora luzean

 Ikusi gabeak;

 Badakit naiz frantzesak

 Egiñagatikan,

 Zeraztela euskaldunak

 Biotz-biotztikan.

 

 Atzerrira ere ausartaz

 Bagiñen ezkondu,

 Eskual-umeak gera

 Ta ala izan nai degu;

 Agaitikan Franzira

 Joan bagiñan ere,

 An ere gure eskuaran

 Mintzatutzen gere.

 

 Bai, Ama, Pausotikan

 Maule ta aronzago,

 Zere ta gere izkuntza

 Bizirikan dago,

 Ta baduzu an ere

 Ume anitz leyalek

 Zere oroitzez aatzeren

 Nioiz ez direnek.

 

 Eskualdunek Frantzien

 Gera beri eskualdun,

 Zeren lege ta izkuntza

 Galdu ez ditugun,

 Ta onela Españie ta

 Frantzia batian

 Juntatuak arkitzen

 Dire Eskual-irian.

 

 Izan zaitezte ongi

 Arkituak emen,

 Egun obean eziñ

 Etor zindezteken;

 Aspaldiyan desio

 Au ere banuen,

 Azkenean kunplitu

 Det gaur ill baña len.

 Etsi nuen umeak,

 Il bear nuela;

 Sekulan egun ause

 Etorriko ez zela;

 Gaur emen ikusirik

 Danak bat batian

 Pozez zoratutzeko

 Nago iya trantzian.

 Laztan zaitezte bada

 Bata ta bestea,

 Zelebra zagun denok

 Gaurko bakidea,

 Ta eska zayogun gure

 Jaun Jaungoikoari

 Zoriona diola

 Euskal-Erriari.

 

 Emen nazu berriro,

 Ama chit maitia,

 Ekarririk nerekin

 Zure erri guztia.

 Aitu duten bezela

 Emengo berria,

 Datoz zuri eman nairik

 Ongi etorria.

 

 ¿Non da Ama Euskera? ¿non da

 Ama Euskera?

 ¿Ama maitea, non zera?

 Pozkidaz gatoz zure semeak

 Gaur emen zu ikustera.

 Aitorrek jakin-arazi digu

 Zorioneko etorrera,

 Eta guztiok lasterka gatoz,

 Ama zu laztandutzera.

 

 Ama Euskera, Ama maitea,

 Emen gaituzu gaur denak,

 Zure malkoak chukatutzera

 Arintzera zure penak;

 Aurreronz pake chit naigarrian

 Biziko gera anai denak,

 Gordeaz garbi lege zar eder

 Anziñako euskaldunenak.

 

 ¡Ai, ume maite-maite

 Biotz nerekuak,

 Atozte, atozte beti

 Onela elkartuak,

 Denak zerazte adar

 Sustrai batekuak,

 Ta bizi beazute

 Onela batuak.

 

 Eta ¿zein dira aurcho

 Chiki polit oek?

 ¿Zeñek ekarri ditu

 Onera oñez, zeñek?

 Atozte, gaiso oiek,

 Atozte Amagana,

 Eman dizaizutean

 Musu aundi bana.

 

 Ama, au dezu nere

 Semecho maitea

 Au dezu itz-jostaldian

 Euskal-batzarrea;

 Donostiarrak maite

 Dute onen bandera,

 Zeñetan agertzen dan

 "Bizi bedi Euskera."

 

 Au da, Ama, nire seme

 Iruñen jayoa,

 Au da Naparroako

 Euskal Elkargoa,

 Eta anai batasuna

 Egiten dijoa,

 Zabalduaz bandera

 Jainko ta fueroa.

 

 Emen deutsu, Ama, neure

 Semecho maitia,

 Au dozu galai ta erne

 Geure "Euskal-Erria;"

 Orain dala iru urte

 Jayoa Bilboon,

 Anai chiki bat ere

 Badau Lekeition.

 

 Ezkon berrisa nago

 Ta ez det neuk umerik,

 Biñon ez nas luzaro

 Egongo gaberik;

 Neure senarrak nai du

 Seme euskalduna,

 Neu izan nain beti

 Neure aizpeen laguna.

 

 ¿Oroitzen zera, Ama,

 Ene seme onetaz,

 Aspaldian ikusi

 Ez dezun umeaz?

 Lapurdiko menditan

 Nigandik sortua,

 Gaur gizon bat eginik

 Dago ez ezautua.

 Aragorrin jaioa,

 Endaiko urbillian,

 Abbadie jaun jakintsun

 Aren jauregian,

 Onise zor diogu

 Ongi zori onian

 Ume au azitzea

 Gure Eskual-irian.

 Ogoi ta amar urte

 Oetan an dabil

 Lan eginikan beti

 Eskuara ez dedin il,

 Eta urteoro agerten

 Da iriko pestetan,

 Buruan boneta ta

 Makila eskuan,

 Bein Saran, gero Urruñan

 Edo Done-Palen,

 Beste batean berriz

 Eskual pestan Maulen.

 Noizpait ere etorri da

 Alde oetara,

 Eskuara zaleai

 Sari ematera.

 Ta onegaz laudatua,

 Ama, ekusi ziñan,

 Irunen ta Elizondon

 Ta azkena Markiñan.

 

 Poz aundiaz, Lapurdi,

 Zaitut gaur ikusten,

 Napar ta Suberoa

 Zure aizpakin emen;

 Eta oso atsegin det

 Emen arkitzean

 Zure seme galai au

 Gaur gure artean.

 Esayozute biok

 Abbadie jaun arri,

 Zeñen dan neretzako

 Bera laudagarri;

 Zenbat egin duena

 Ark neregatikan

 Estimatzen diotan

 Biotz-biotztikan.

 Eta zuek, nere aur

 Kutun ta maitiak,

 Nere zartasunaren

 Konsolagarriak,

 Jarrai zaitezte onela

 Fedez beti aurrera

 Gordeaz gure lege

 Maiteak ta Euskera.

 Gure Amak arrazoi du,

 Mutillak ez etsi!

 Aurrera, esperantzarik

 Ez sekulan utzi;

 Gaur guretzat denbora

 Bada gau illuna

 Etorriko da noizpait

 Ondoren eguna.

 

 Bai, nere anai maitiak

 Guazen beti aurrera

 Jaso zagun Zerura

 Anziñako Euskera,

 Eta bere alabantzan

 Pozkidaz eta alai

 Kanta zagun zortziko

 Eder bat

 

 Bai, bai-bai.

 

 Bizi bedi Euskera,

 Izkuntz maitatsua,

 Zeruban Jaunak berak

 Guretzat sortua;

 Euskaldunentzat doai

 Guztiz eztitsua,

 Izkuntz denen artean

 Paregabekua.

 

 Bizi bedi Euskera

 Beti Euskal-Errian;

 Jarri dezagun izkuntz

 Guztien gañian;

 Gorde dezagun garbi

 Denok ill artean,

 Euskaldunak gerala

 Aztu ez gaitian.

 

 Ongi, mutillak: maitatu zagun

 Beti gure Euskal-Erria

 Ipiñirikan odolaz goiti

 Gure odol ta izen garbia;

 Munduan ez da, seguru nago,

 Au baño erri bat obia;

 Gorde dezagun bada osorikan

 Ama Euskeraren legia.

 

 Oroi gaitean Jaungoikoagaz

 Euskal-Erriko Jabeaz;

 Oroi gaitean guraso zarrak

 Guri utzitako legeaz;

 Oroi gaitean Euskera gozo

 Munduan paregabeaz,

 Ta aurreronz ere izango gera

 Mireztuak erbesteaz.

 

 Ta orain, mutillak, ospatutzeko

 Anai guztien billera,

 Koroitu zagun erramu koroiz

 Gure Ama Santa Euskera,

 Arbol oisek eskeintzen dute

 Erramu adarren aukera;

 Berealase, gazte ta zarrak,

 Guazen, bada, orain lanera.

 

 Bizi bedi beti Ama Euskera

 Jaungoikoak gorde dezala,

 Ta arekin baita-ere Euskal-Erria

 Eta euskaldun beti leyala.

 Jaungoikoak gure lege zarrak

 Noizbait biur dizaizkigula,

 Euskalduna izan dediñ doatsu

 Oraiñ arte izan dan bezela.

 

 Pakea nai degu Euskaldunak

 Pakea eta anaitasuna,

 Ta Jainkoa eta Fueroakin

 Doatsu izango da Euskalduna.

 


inprimatu