inprimatu
Euskal-Oroitza Kalderon aundiari bere eunteko mugaldian
Izenburua:
Euskal-Oroitza Kalderon aundiari bere eunteko mugaldian
Sinadura:
Manterola, Jose
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Manterola, Jose

Argitalpena:
Bertsolaria.
Urtea:
1932
Argitalpenaren urtea:
1
Alea:
49.zk.
Orrialdea:
300

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Euskal-Oroitza Kalderon Aundiari bere bigarren eunteko mugaldian

 

Manterola, Jose

 

 1

 

 Amets bat zala bizitz au, zion

 Erramu utza gure uzteak,

 Irudipen ta zorabioa

 Munduaren gora berak;

 Engaņio ta utzirudia

 Lurreko gauza guztiak,

 Irudetzian gure on ta atzegiņ

 Ala nola gure penak,

 Amets bat oso gure bizia

 Ta amets utzak gure ametsak.

 

 2

 

 ŋOte dirade ametsak ere

 Zure aomen argitua,

 Lur triste onetan utzi zenduen

 Izen txit oitagitua,

 Gaur Espaņiak, mundu guziya

 Ikusirik argitua,

 Zure buruan ipintzen duen

 Erramu urrezko korua,

 Eta emen bian zureganunzko

 Senti oi dan mirezkua...?

 

 3

 

 Ez ez, ez dira oyek ametsak,

 Ez da au ez irudipena,

 Begira zazu, aditu zazu,

 Drama-asletan onena,

 Pozez beterik, oso arriturik,

 Deadartzen zaute lenena,

 Eta urrezko egal ederrez

 Jantzirik jainkosa omena,

 Mundurik-mundu, erririk-erri

 Darama ariņ zure izena.

 

 4

 

 Gudari ona, apaiz obea,

 Izkribatzalle bikaņa,

 Komedi-asletan gaiņ-gaņekoa

 Beste bat ez beziņ aņa,

 Ez da arritzeko, ez miresteko,

 Arkitzia gaur Espaņa

 Zoraturikan, ikusirikan,

 Mundu guzia aiņ apaņa,

 Askidatzeko zuri zar dizun

 Omen eder ta izengaņa.

 

 5

 

 Ez eta emen bakarrik

 Festa eder oek ez dira,

 Erri guziak elkarturikan

 Zure omenaren argira

 Onrasko leyan famatzen dute

 Zure argidotar kondaira,

 Ta irakurririk liburu eder

 Munduari emanak jira,

 Zure irudi gurgarriari

 danak daude gaur begira.

 

 6

 

 Ara Parnaso mendian ere,

 Musa-andreen bizitzan,

 Apolo jaun ta bere semeak

 Elkartzea diran lekuan,

 Lope de Bega, Tirso, Moreto,

 Breton, Ayala, Montalban,

 Sakespeare, Korneli ta beste geiago

 Danak pozez bildurrikan,

 Kenduaz beren koro ederrak

 Jartzen dizkizute oņetan.

 

 7

 

 Bada naiz Jaunak Lope-ri eman

 Ugaritazun aundia,

 Tirso-ri iori gozitz ederrak

 Eta ziadi argia,

 Rojas, Moreto ta beste askori

 Aditz ederreen doia,

 Bakar bakarrik eman zizkizun

 Andizki ain arrigarria,

 Paragabeko gaitondoa ta

 Iztunde zoragarria.

 

 8

 

 Doai oekin igo ziņaden

 Odoiak ikusteraņo,

 Egazti artean oi dan bezela

 Arranoa zeruraņo;

 Igo ziņaden, ego sendoaz,

 Iņor ez zan lekuraņo,

 Ta argatik zure oroitz ederra

 Garbi bizi da gaurdaņo,

 Ta biziko da munduba mundu

 Izan dedin arteraņo.

 

 9

 

 Bai, baliteke, izan liteke.

 Ametsa dela biziya

 Izan liteke munduba ametsa,

 Ametsa ere guztiya,

 Baņa zerutik, zauden tokitik,

 Baldin bada ikusiya

 Zure on menean gaur egiten dan

 Otsandi zoragarriya,

 ez dezu esango ametsa dala

 Iritxi dezun gloriya,

 

 10

 

 Mundu guziyan entzuten dira

 Kantu ta musika ederrak,

 Izkuntz denetan otsestitutzen

 Zure lan arrigarriak;

 Ta Espaņatarrai elkarturikan

 Erri arrotz bakanenak

 Koru eder ta dizdizariak

 Zillar ta urrez egiņak

 Dakazkite gaur galaitutzeko

 Zure buru ta kopetak

 

 11

 

 Leku danetan gaur ageri da

 ĄO izkribatzalle argia!

 Erramu ostoz apaindurikan

 Zure tallunz gurgarria,

 Ta Gadez-tikan Tiber eraņo

 ĄAu gauza mirezgarria!

 Zeru ta lurrak erakutziaz

 Dizuten borondatia,

 Batetan danak esaten dute,

 Kalderon, zerala aundia!

 

 12

 

 Nik ere bada, naiz izan arren,

 Biur zari oso motza,

 Nairik euskaldun izena eta

 Gure arrigarrizko izkuntza

 Ager ditezen zure festetan,

 Suturik nere biotza.

 Egiten dizut itz-neurtu oen

 Amoriozko ezkeintza:

 Ar zazu, bada, Kalderon ona,

 Euskaldun baten oroitza.

 


inprimatu