inprimatu
Amalauduna
Izenburua:
Amalauduna
Sinadura:
Manterola, Jose
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Manterola, Jose

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1882
Argitalpenaren urtea:
7
Alea:
Orrialdea:
389

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Amalauduna

 

Manterola, Jose

 

 Ziri charra ez nak sartu, ¡au estutasuna!

 Nai ta eziñ emanik eskatzen nakana,

 ¡Tontotzarra! ¿Uste aldek dala Amalauduna

 Gauza edozeiñ dendetan orla erosten dana?

 

 Nola neurtzaldi ori ez dan Euskalduna

 Moldatzeko gogotik bear da egin lana,

 Ta alaz guziyaz ere, lagun chit kutuna,

 Pozik gelditzen bada arditekeana.

 

 Baña... aizak, dauzkadala nak konturatutzen

 Bi lauko egiñak; eta, lenengo irukoa

 Neurtz onekin dala ongi osatutzen.

 

 Beste iruko batekin zesukat osoa...

 Ia, begira amairu ditukan kontatzen...

 Bat geiago..., eta ona gare AMALAUKOA.

 


inprimatu