inprimatu
Gidari on bat izatezkero
Izenburua:
Gidari on bat izatezkero
Sinadura:
Manterola
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Manterola

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1972
Argitalpenaren urtea:
Alea:
504.zk.
Orrialdea:
2

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


gidari on bat izatezkero

 

Manterola

 

 -1-

 

 Gidari on bat izatezkero

 zu bai zerala benetan,

 erakutsia daukazu garbi

 egin dituzun lanetan;

 mutillak beti trebe jarriak

 beren eginkizunetan,

 argatik zabiltz beti aurretik

 zoazen leku danetan.

 

 -2-

 

 Zuretzaz ezta baliza txarrik,

 eta itxaso zabarrik,

 ain gutxi berriz olatu eta

 bueltak artutzen okerrik

 Arraunak zuzen, mutillak zimel,

 ezer eztago alperrik,

 ezpaita aski indarra sobre

 edukitzea bakarrik.

 

 -3-

 

 Jaioterria apaindu ondoren

 kopa eder da banderez,

 len baju zeuden auzo erriak

 jantzi dituzu onorez.

 Gaur Gipuzkoa beterik dago

 balio aundiko landarez,

 bear bezela oiek ezitzen

 asi zaitea, mesedez.

 

 -4-

 

 Zu, Joxe Anjel, ortarakoxe

 sortu ziņan egun batez

 sasoi ederra daukazu oraindik

 eta aprobetxa zaitez.

 Karmen'go Amak zaitu zaitzala

 aparteko borondatez,

 nere zorion beroak artu

 bertso auetxen bitartez.

 


inprimatu