inprimatu
Ziaro galtzera dijuaz
Izenburua:
Ziaro galtzera dijuaz
Sinadura:
Aldabe, Joakin
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Aldabe, Joakin

Argitalpena:
Karmel.
Urtea:
1962
Argitalpenaren urtea:
12
Alea:
Orrialdea:
60

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Ziaro galtzera dijoaz

 

Aldabe, Joakin

 

 Arlosa azpiyan zanpa-zanpata

 daude Agor estropadak.

 Eziņian, illtzen aspalditxotik

 dijuaz urte errenkadak.

 Aitatu ere ez dira egiten

 bere xalxen zertzeladak.

 

 Leengo urtetan Santiyo ezkeroz

 asten ziran prestaerak.

 Erriyak ondo jasotzen zitun

 gozagarri gora-berak.

 Orduan batzar eta billera!

 Aiek ziran gertaerak!

 

 Bazeukan jendiak gustoko jaki;

 errik irakiten gar-gar.

 Zoratu biarrian goizetik arrats

 ume, mutill, gazte ta zar.

 Estropen otsa gortutzeko eran;

 trumoyen antzera bar-bar.

 

 Estrop sasoian gizon ta andria

 danak zoratu, erotuak.

 Baztertzen ziran laneko kezkak;

 otorduz ziaro aztuak.

 Estropak zuten tirakill indar

 munetaraņo sartuak.

 

 Itzali dira ta ondo itzali

 su biziyaren aruak.

 Ixill ziudadia, ixill erriya,

 ixillik daude auzuak.

 Beso bat altxa eziņik gaude;

 aiņ gaude indarrez aulduak.

 

 Urtero-urtero Agorra berriz

 eder urbilltzen danian,

 utsun ta izotzak nabaitzen dira

 estropa berri aitatzian.

 Ta... nork ta nola jarri lezazke

 len zuten zuzen bidian?

 

 Betegarritzat oraiņ ditugu

 "Liguilla" izeneko oiek.

 Estropa gaur ta biyar estropa...

 es ote gaude geitxo asek?

 Badabill jendia bere atzetik:

 ez det esango nik ezetz.

 

 Baņan jostallu ditugu utsak

 lengoakin paretzeko.

 Munduak ziran Donosti aldian

 estropa jaia ikusteko.

 Estropa ingurun, aurre-atzetik,

 bazan jaki luzaroko!

 

 Oraiņ "Liguilla" ugari oiekiņ,

 utsuna bete nai ta eziņ.

 Agorra urtero etortzen danian!

 Izaten da biyotzian miņ!

 Noiz arte estropak galdu zaizkigun,

 nai nuke nik egiz jakiņ.

 

 Aiek bai ziran guda bulartsuk

 Donostiyako uretan.

 Ondarrabiya, Pasai San Pedro...

 etzabiltzan, ez, txantxetan!

 Donosti, Orio, Pasajes San Juan...

 Ari naiz ni ametsetan!

 


inprimatu