inprimatu
Udabarri
Izenburua:
Udabarri
Sinadura:
Manterola Urigoitia, Gabirel (G., Gabirel, Gama, M.G.)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Manterola, Gabirel

Argitalpena:
Karmel.
Urtea:
1957
Argitalpenaren urtea:
7
Alea:
2.zk.
Orrialdea:
11-12

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Udabarri!

 

Manterola, G.

 

 Eguzkia goiztar da

 Mendi erpiñetan,

 Alaitasun geznari

 Ibar ta landetan...

 Baserritar-biotza

 Pozez da egitan,

 Begiak yosita lez

 Izpi gorrizketan.

 Txori maite-abesak

 Dakarstaz aizeak,

 Bate besten ondoren

 "Txirro-Txi" zoliak,

 Iturria "Txortxorka"

 Dos aldamenean,

 Urre-antzez diz-dizka

 Eguzkik yotean.

 Zugatz-adarren kimak

 Orlegiz yantzirik,

 Zelayan pitxi lorak

 Margoz apaindurik,

 Solo eta muñoak

 Bedartza ederrez...

 ¿Au bai ikuskizuna

 Udabarri goizez!

 Burdian irrintzia

 Dantzut barrenean,

 Gerotxo "Aida-gorri!"

 Neugandik urrean;

 Akulua lepoan

 Dator Mikel Anton,

 Irribarre gozoaz

 Diñola: "Egun on!"

 Egun on bat zuri be

 Bemotzu Yaun onak,

 Sasoiz egin daizuzan

 Ereitzeko lanak".

 Ordua be izan da

 Arto ereiteko,

 Uste neban euria

 Ez zala amaituko.

 Euri txingor indriska

 Izan da bai aurten,

 Ba'zirudin mundua

 Yoyala urtuten".

 Ekatz, euri indriskak

 Ez dira txar beti,

 Zerbait kalte einda be,

 On dira besteti,

 Aizea garbituaz,

 Lurra be gozatu,

 Bedartzak ugalduak

 Dira onuratsu.

 Ekizu, Mikel Anton

 Ludiko gauzetan

 Alderdi bat beti da

 On dana benetan.

 ¿Zergaitik begiratu

 Kaltetsu danari

 Eta yaramonik ez

 Onuratsuari?

 Gure onez damoskuz

 Yaunak txar ta onak,

 Baita gure irudiz

 Txar antza dabenak

 Gure zeregiña be,

 Bura makurtzea,

 Eta biotz guztiaz

 Yauna eskartzea.

 Asko dira baserri-

 Gizonen artean,

 Beti ezpaz ta kezkaz

 Euren yardunean,

 Beti negarti eta

 Egundo ez pozik,

 Daukezan gauz oneri

 Begiratu barik.

 Ase eziñez itsu

 Ona ikusteko,

 Eta begiak zorrotz

 Zoritxarrerako.

 Iñoz be naikorik ez,

 Beti geon billa,

 Neurribako gurari

 Asetu eziña,

 Da gaur lugin askoren

 Bizitza-legea,

 Naiz ta ez izan ori

 Zorion bidea.

 Dozunagaz pozik ta

 Ezkarronez beti,

 Dana datortzulako

 Aita'ren eskuti

 Yazoizuz gora zure

 Biotz ta begiak,

 Onetsi zaizan beti

 Yaungoiko maiteak.

 


inprimatu