inprimatu
Udabarri
Izenburua:
Udabarri
Sinadura:
Manterola Urigoitia, Gabirel (G., Gabirel, Gama, M.G.)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Manterola, Gabirel

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1956
Argitalpenaren urtea:
21
Alea:
27.zk.
Orrialdea:
53

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Udabarri

 

Manterola, G.

 

 Eguzkia goiztar da

 Mendi erpiñetan,

 Alaitasun-geznari

 Ibar ta landetan,

 Baserritar-biotza

 Pozez da egitan

 Begiak yosita lez

 Izpi-gorrietan.

 

 Txori maite abesak

 Dakarztaz aizeak,

 Bata besten ondoren

 «txorri-txi» zoliak,

 Iturria «txortxorka»

 Dot aldamenean,

 Urre antzez dizdizka

 Eguzkik yotean.

 

 Zugatz-adarren puntak

 Orlegiz yantzirik,

 Zelayan pitxi-lorak

 Margoz apaindurik,

 Solo eta muñoak

 Bedartza ederraz...

 ­Au bai ikuskizuna

 Udabarri goizez!...

 

 Burdian irrintzea

 Dantzut barrenean,

 Gerotxo, «Aida gorri...!»

 Neugandik urrean;

 Akulua lepoan

 Dator Mikel Anton

 Irribarre gozoaz

 Diñola: «Egun on...!»

 

 -«Egun on bat zeuri be

 Dagitzula Yaunak,

 Sasoiz egin daizuzan

 Ereitzeko lanak».

 -«Ordua be izanda

 Ereitzak eiteko,

 Uste neban ekaitza

 Ez zala amaituko.

 

 Euri, edur, indriska

 Izanda bai aurten,

 Ba'zirudin mundua

 Yoyala urtuten».

 -«Ekaitz, edur indriskak

 Ez dira txar beti,

 Zerbait kalte einda be

 On dira besteti.

 

 Aizea garbituaz

 Lurra be gozatu,

 Bedartzak ugalduaz

 Dira onuratsu.

 Ekizu Mikel Anton

 Lurreko gauzetan

 Alderdi beti da

 Ongille benetan.

 

 Zergaitik begiratu

 Kaltesu danari,

 Eta yaramonik ez

 Onuratsuari?

 

 Gure onez damoskuz

 Yaunak txar ta onak,

 Baita gure irudiz

 Txar-antza dabenak.

 

 Gure zeregiña ba

 Buru makurtzea.

 Eta biotz gustiaz

 Yauna eskartzea.

 

 Asko dira baserri-

 Gizonen artean,

 Beti ezpaz ta kezkaz

 Euren yardunean.

 

 Beti negarrez eta

 Egundo ez pozik

 Daukezan gauz oneri

 Begiratu barik.

 

 Ase eziñaz itsu

 Onak ikusteko,

 Eta begiak zorrotz

 Zoritxarrentzako.

 

 Iñoz naikorik ez da

 Beti geyon billa,

 Neurribako gurari

 Asetu eziña.

 

 Da gaur lugin askoren

 Bizitza-legea,

 Naiz ta ori ez izan

 Zorion-bidea,

 

 Dozunagaz pozik ta

 Eskarronez beti,

 Dana datortzulako

 Yaunaren eskuti.

 

 Yasoizuz gora zure

 Biotz ta begiak

 Onetzi zaizan beti

 Yaungoiko maiteak»...

 


inprimatu