inprimatu
Zeņen atsegiņa zeran, illunabar ordua!
Izenburua:
Zeņen atsegiņa zeran, illunabar ordua!
Sinadura:
Aldabe, Joakin
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Aldabe, Joakin

Argitalpena:
Karmel.
Urtea:
1971
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1
Orrialdea:
45

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Zeņen atsegiņa zeran, illunabar ordua!

 

Aldabe, Joakin

 

 Entzun da illuntzian

 amezkil soiņua.

 Egiz dirudi dala

 beste mundukua.

 Danak dijuaz etxera

 dalako ordua,

 utziz alde batera

 gaurkoz lan lekua.

 

 Geroago joko da

 arimen ezkilla.

 Otoitz egiņik danok,

 ona izan dedilla.

 Oraiņ bilduko dira

 afariaren billa

 emanaz aurretikan

 Jaunari esker milla.

 

 Errosario otoitza

 amonak asten du.

 Erantzunik aitonak

 gaztek lagun ditu.

 Morroi, neskamiak ere

 diote lagundu.

 Gero laxter oera

 dalako berandu.

 

 Oporra esnez betia

 dator aurretikan.

 Esne lodi lodiak

 ez du urarikan.

 Antxen geldituko da

 bakar ta ixillikan

 sukalde maite epela

 iņor gaberikan.

 

 Badirudi arratsak

 iretsi ditula

 sabel barruak jana

 gordetze'n bezela,

 bertako gauz guztiak.

 Aiņ dago ituna!

 Bakar ta illuntasunian...

 ura gozamena!

 

 Txulo txiki batetik

 irten da xagua

 ortzakatuz beriala

 janari kutsua.

 Nun dabill andik alde

 eiztari katua?

 Ezkillak jo du torrian

 gau erdi ordua.

 


inprimatu