inprimatu
Uda berri, gora zazu egillia
Izenburua:
Uda berri, gora zazu egillia
Sinadura:
Aldabe, Joakin
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Aldabe, Joakin

Argitalpena:
Karmel.
Urtea:
1961
Argitalpenaren urtea:
11
Alea:
2.zk.
Orrialdea:
44

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Uda berri, gora zazu egillia

 

Aldabe, Joakin

 

 Gogor katazkan ibilli ondoren

 ona ta txarra luzaro,

 azkenik, noski, Uda berria

 nagusitu da osoro.

 Ideki, denak, ongi begiak

 zoragarria ikusteko.

 Gurekin degu eder-ederra

 Uda berria berriro.

 Emen ikuitzen dute eskuak

 Jainkuen almena garbiro.

 

 Buru gaiñetik laiño illunak

 iges arruti egiñ dute.

 Zeru ederra ikusten degu

 iñungo lausorik gabe.

 Argia ujolan zabaltzen zaigu;

 zoko guztik ditu bete.

 Zorionez gero bazter zabalak

 ditu denak ongi ase.

 Noiz nai aserre zegon itsasua

 gelditu da bare-bare.

 

 Neguko luan erori eta

 ixill zegozten mendiak.

 Iñortxo gabe otz-otz zeudezen

 txori txikien kabiak.

 Orain mendiak ernatu dira;

 antxen dabiltza ardiak.

 Txoriak berriz emen ditugu;

 entzun dira abestiak.

 Itzalpe ona arkitzen dute;

 itzal ta jan ugariak.

 

 Bere orduan! ordu onian!

 bizkortu da mastegia.

 Larru bizirik bazekon ere,

 loratu da kerezia.

 Uda berriak suspertu digu

 mendin arantza loria.

 Uda berria egiz da alaia,

 egiz sasoi berezia.

 Zugaitz oiñ pian arkitu leike

 lasai asko gerizia.

 

 Geldi-geldirik zeuden lur aldek

 irauli ditu goldiak

 zakar guztiak iraul ondoren

 ortzaren bidez ariak.

 Lurpean sastu ta izaten dira

 berarentzat ongarriak.

 Orrela lurra molda ezkeroz

 ereiñgo dira aziak.

 Zeiñen biarrak aldez aurretik

 diran lan eta izerdiak!

 

 O zeiñ arlote zeuden mendiak!

 etzeukaten jantzirikan!

 Uda-Azkena agertuz gero

 etzegon an belarrikan.

 Zugaitz ostua noizbait apaiñak,

 zimaur ordun iraulketan.

 Bior ta aberek ara onea;

 eziñ kendu goserikan;

 ardi gaxuak bildu ta antxe

 elur iges gorderikan.

 

 Uda berria, zuk zer daukazu

 orren eder azaltzeko?

 Jartzen dituzu leku guztiak

 apaiñ zoriz zoratzeko.

 Bideko lurrak ostotu dira

 ongi dena apaintzeko.

 Iratziak berriz estali ditu

 bazter zabalak osoro

 bere azpian ardi txuriak

 itzalian gordetzeko.

 

 Uda berriko denbor gaxotan

 ateraka da kalera

 aitona zarra bizkar makurra

 eguzki onez asetzera.

 Gordeta zeuden zulo barrundik

 ertengo dira kanpora

 prixti guztiak abo zabalik

 berentzat janaren billa.

 Denari, noski Uda berriak

 emango dio zoruna.

 

 Zuk, Jainko altzu, jakiñen bidez

 egiñ zindun gauzak ongi.

 Bazter guztiak aitortzen dute

 egi-egi dala ori.

 Egun batian Zu ludi ontan

 ziñan lanen gogoz ari.

 Geroz banaka osatu zindun

 eziñ iñola obeki.

 Nere biotzak txalotzen zaitu.

 Esker onenak nik Zuri.

 


inprimatu