Agur yaunak
Gabirel
Euzkeldun zintzo, agur dagitzut,
Anai-agurra biotzez...
Eta nor nazan yakin nai bozu'
«Ekin» daukotzut izenez.
«Jaungoiko-Zale»n semetxoa naz
Bere ordezko nayatzu,
Goiko-Egia zabaldu nayan
Gaste kemenaz ta sutsu.
Ziñestea dot biderakusle,
Euskera nire yantzia,
Ta elburutzat' euskeldun danak
Egi-bidez zuzentzea.
Gure aberri maite onetan,
Guzur-zaleak ugari
Gaiztakeria zabaltzen dabiz.
¡Euron kaltez naz gudari!
Orrexek dira nitzat etsayak,
Enparauak adizkide
Egi-zaleak diran orontzat'
Poi geznari ta lankide.
Kistar euskeldun zintzo danakaz
nai neunkez artu-emonak,
Eurok dira-ta niretzat beti
adizkiderik onenak.
Izango ete da bat bakarra be
etsaitzat artuko naunik?...
Yaungoiko eta Euskerarenak
nire etsayak, bakarrik.
Eguzki antzez eurontzat bere
Izango ditut izpiak
Aleginduaz argitu daizan
Kistar-Ikasti egiak. (?)
Euskeldun ingi orori bere'
Anai-agur samurrenak
dagitzuez gaur zeuon sendiko
anayatxo txikienak.
Maitasun batez alkartu eta
Yauna-n laguntzaz batean'
Egia nai-non zabaldu daigun...
«EKIN...» garaitu artean...