inprimatu
Pozezkoak (Ezkutukiak)
Izenburua:
Pozezkoak (Ezkutukiak)
Sinadura:
Aldabe, Joakin
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Aldabe, Joakin

Argitalpena:
Karmel.
Urtea:
1960
Argitalpenaren urtea:
10
Alea:
6.zk.
Orrialdea:
171

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Pozezkoak (Ezkutukiak)

 

Aldabe, Joakin

 

 ESKINTZA

 

 Jesus onaren Ama maitea:

 Grazia dautzut eskatzen;

 Bost ezkutuki POZEZ beteak

 Lagun idazu eskintzen.

 

 Gogo beroaz esango dogu

 Agurtza guztiz Santua

 Zuzendu gaizuz danok zerura,

 Ama on errukitsua.

 

 1

 

 Aingeru batek ekarri dautzu

 Egaz zerutik barria

 Zugan aragiz jantziko dala

 Jaungoikoaren Semia.

 

 AGUR-MARIEN AMARREKOA,

 AITA-GUREAZ BATEAN,

 AMA EDERREN MAITE ONARI

 ESKINTZEN ASI GAITEZAN.

 

 2

 

 Jesus'en Ama mendira doa

 Lengusiņa ikustera;

 Juan Bataillea jaio baiņo len

 Goiko graziz betetzera.

 

 3

 

 Estalpe baten jaio da Jesus

 Ama garbia itxirik:

 Gurtu dagigun Jesus Umea

 Aingeruakin baturik.

 

 4

 

 Bere Semea eskintzen dago

 Jerusalem'go Eleizan:

 Artu gagizuz, Ama maitea,

 Seme-alaben artean.

 

 5

 

 Negarrez dabiz Mari ta Jose

 Aurkitu arte Semea

 Damu negarrez billatu daigun

 Jaungoikoaren grazia.

 


inprimatu