inprimatu
Mila zortzi ehun eta laouetan hogeita bederatzian
Izenburua:
Mila zortzi ehun eta laouetan hogeita bederatzian
Sinadura:
Manech Alzurukutarra
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Manech Alzurukutarra

Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1889
Argitalpenaren urtea:
3
Alea:
129.zk.
Orrialdea:
4

Mila zortzi ehun eta laouetan hogeita bederatzian

 

Manech Alzurukutara

 

 Mila zortzi ehun eta laouetan hogeita bederatzian

 Bozka handibat izan da Frantzia guzian

 Eta berheziki goure arondizamentian;

 Bi jaoun baginitian bat bestiaren despitian.

 

 Jaoun hetarik bata da Mousde Berdoli

 Desafia frauku egin du segur mundiari:

 Bai zer nahi promes nahi zianari,

 Hanbeste phena hartuz aouherretan hatik ebili.

 

 Dezagun arren laida Monsde Etcheverri

 Bethikoz dialakouau lots'erazi Mousde Berdoli

 Erraiten ahal dugu arren a borthizki:

 Biba biba Etcheverri eta koukoa Berdoli.

 

 Biba Alzuruku, Ourdiņarbe eta Barkoche

 Hanko gizounek badie Jinkouatan sinheste

 Gudukatu izan dira hargin beltzen kountre

 Bena bitoriatan aisa jouan dirade.

 

 Ziberouan Mousded'Anduraņ, Garazin Mous de Dute

 Kartielian tugu Jaoun horik hanitch maite;

 Lagungoua handiak egin dutie Errelijioniaren alte

 Segur ezpeitukie, egun batez, berentako kalte.

 

 Mousde Harispe, gizoun handia zirade;

 Zoure azkaziari egin derozu aouthen ouhoure.

 Zihaour zinan dialarik karguko kapaoule,

 Jaoun hori eman duzu zoure alkhiaren okupazale.

 

 Laborari flakiak, aisa gira erori.

 Ogenik egia gabe sekulan ihouri,

 Phakamentu sobera handiak beiteizkie ezarri

 Present hori dukegu zor Errepublika ejerrari.

 

 Kargulant guziak dira handizki phakatiak?

 Arrasoueki egin dutie oratik oihiak.

 Berdoliri eman behar guntiala botzak

 Bestela gouretzat zirela bethiku galerak.

 

 Salaberri notari, oi! gizoun bat da noublia.

 Alzurukun igan dizu bozkako egun guzia.

 Oustez eta egiten zian aferabat handia.

 Ah! egon balitz Maoulen erakoutsi gabe bere buria!

 

 Uskal herrian badira zounbait jaoun mera

 Egun hoietan egin beitie hanitch tarrapata.

 Ezpadira ere burutan jouan, ezta haien falta.

 Zertako haita gidatzat debriaren bandera.

 

 Ene errespetu eta souhet hounak Mousde Etcheverriri

 Goure hounetan Jinkouak eman dezon osagarri

 Luzaz izan bedi Uskaldunen deputatia.

 Neke beileite ama baten ganik holakorik izatia.

 


inprimatu