inprimatu
Garitaonandia'tar Bitor zanari, g.b.
Izenburua:
Garitaonandia'tar Bitor zanari, g.b.
Sinadura:
Mamitxo
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Mamitxo

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1932
Argitalpenaren urtea:
12
Alea:
595.zk.
Orrialdea:
2

Garitaonandia'tar Bitor zanari, g.b.

 

Mamitxo

 

 Zeru goietik guri begira

 Pozez beterik gaur zaude.

 Atzo ARGIA'n, ta gaur Zeruan

 Jarrai zeuk geure irakasle.

 

 Esker oneko agur bat zeuri

 Gaur Jainkoaren bitartez,

 Otoitz gartsu bat zuzen Zerura

 Bideratzen det biotzez.

 

 Zeuri eskerrak ikasi nuan

 Ezautzen neure aberria,

 Irakurriaz ain garbi egiten

 Saiyatzen ziņan ARGIA.

 

 Euskera ta uzkurtzan alde

 Ziņezko jarraitzallea

 Arren lagundu zaidazu neuri

 Maitatzen zeure bidea.

 

 Ludi onetan txiro t'ar——-,

 Naiz izan almen txikia,

 Zeure gozo alde, Jaungoikoari

 Diot otoitz berezia.

 

 Euskera ain maite zuan apaiz on

 Bitor Garitaonandia,

 Zeru erdian gertadedilla

 Da neure antsi guzia.

 


inprimatu