inprimatu
Otza eta beruak, gorazazute Jaungoikoa
Izenburua:
Otza eta beruak, gorazazute Jaungoikoa
Sinadura:
Aldabe, Joakin
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Aldabe, Joakin

Argitalpena:
Karmel.
Urtea:
1972
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1
Orrialdea:
50-51

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Otza eta beruak, gorazazute Jaungoikoa

 

Aldabe, Joakin

 

 Ez dugu aurtengo lenengo erdia

 abesti alaiz goratuko,

 txarren artian zitalarena

 alatsu izana dalako.

 

 Illbeltza illak alako emaitzak

 jakiņa zan!, eman zitun.

 Era berian bere zakuan

 gorderik geigo bazitun.

 

 Ondotik bide egiņa zion

 Otsaill kaska ariņari.

 Ta onek nora daukan taranta...

 begiratzen dio izenari.

 

 Negua izaki ta onen kosetxak

 izaten ditu ugari,

 Orrela Utsailla izana dugu

 nolabaiteko erdi ipurdi.

 

 Aren ondotik Epailla gendun

 izen ta izan aundikua.

 Uda Berrien itzal gozo bat

 berekiņ zun agertua.

 

 Zabaldu zazu oso osua

 alderdi guztietikan.

 Atera zazu antxo gizena

 dagon leku gordetikan.

 

 Arrantzaliak zure izena

 inzensu usaia bezela

 gurtua dute. San Jose eguna,

 illaren emeretzia.

 

 Eta egun au arturik dute

 aspaldiko urtietan

 asiera on bat eman ta gero

 jarraitzeko illautietan.

 

 Noiz nai aurretik bero egunez,

 ta beti gero ondotikan,

 egiten zuten Kantabri uretan

 antxo kostera ederrikan.

 

 San Jose eguna datorrenian

 oroituaz lengo denboraz,

 ez poza baizik larritasunez,

 betetzen dira ikaraz.

 

 Noruntz zabaldu orain begiak

 Nun jarri itxaropena?

 Nabaitzen dute bere aurrian

 izango duten utsuna.

 

 Zerekiņ bete zulo aundi au?

 Antxua da betegarri.

 Ainbeste ontzi t'ainbeste gizon

 danak begira itsasuari.

 

 Biar bada Apillak idekiko du

 itsasuaren kolkua...

 Ez da izaten orrelakorik.

 Guretzat dago antzutua!

 

 Badaki ongi Lorailla illak

 antxua ugari ematen,

 ta lengo utsuna ongi ornitu.

 Izango zan, baņa zan len!

 

 Epailla Apillak ez, ta Loraillak

 lorek bezela antxua eman?

 Ez da gaur olako konturikan.

 Igestu dira ametsetan.

 

 Juten danian, Lorailla illak

 dio uzten Ekainari

 gauz on aundi bat itxurazkua

 izateko suspergarri.

 

 Urra, ba, emen sei illauteko

 dituzten irabaziak.

 Gauz gutxi dira, oso gauz gutxi

 ostalitzeko premiak.

 

 Uda Berria, sasoi onena

 izan biar lukenian,

 biurtu zaio etsai aundia.

 Bera garaille azkenian.

 

 Antxo kosterak iges egiņ du,

 ta urrenguaz oroitzian,

 zulatzen ditu arantz zorrotzaz

 beren biotzen erdian.

 

 Urra azkena Ekainarena

 illuna, otz ta tristia.

 Ez naiz arritzen ikustiarekiņ

 larri gaur arrantzalia.

 


inprimatu