inprimatu
Olerki auxe abestuko det
Izenburua:
Olerki auxe abestuko det
Sinadura:
Makazaga, Jose M.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Makazaga, Jose M

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1927
Argitalpenaren urtea:
7
Alea:
313.zk.
Orrialdea:
2

JOSE M. MAKAZAGA

 

 Olerki auxe abestuko det

 oldozten asi naizenez,

 mandatu ori artu bai det nik

 lagunak emanez!

 Naiz eta nere gogoa beti

 onetarako izan ez,

 oraingo auek yarriko ditut

 albadet bide zuzenez.

 

 Lengo batian ikusi degu

 joko polita Arruan:

 Egurra zeñek geiago ebaki

 bi ordu beren barruan

 Jendia pranko bazan begira

 aldamenetik koruan...

 galdu zutenak apenas dauden

 entero lasai larruan.

 

 Tokatu zaigu serraz egurra

 ebakitzen ikustia:

 Mardaitar oyen gogokua zan

 Arrua ontara jextia;

 aldez auretik erabakiya

 demanda irabaztia.

 ¡Akaso oyek usteko zuten

 jokotik aberastia!

 

 Mardaitar oiek plazan erdiyan

 lanian gogor jo zuten,

 onenak ainbat egur ebaki

 ¡ia sinisten dezuten!

 eta gainera beste ainbeste

 erraz ebakiko zuten

 bestiak bezin azkar ta ondo

 serra zorroztu bazuten.

 

 Indar onakiñ juan ziraden

 oiek egur ebatera,

 balio dutenak dirala

 agiriak ematera;

 orretarako jarriya zuten

 irutatik bi aukera,

 iru oyetan zeuan onena

 alare ez da atera.

 

 Lenago oso bero ziranak

 oztuak dira urian,

 esagun batek neri esana

 lengo batian gurian:

 ollo saldare etxetik artu

 gero erateko ustian

 ta arrekiñ ere txit zori txarra

 ¡ontziya ausi birian!

 

 Lenago beste baso koskor bat

 artzeko ziran prestatu,

 ogeita bi errial esanda

 ogeita iru eskatu.

 Gero bestiak artu zutela

 atzitzaioten gustatu.

 Urtebeteko laiñ bazituzten

 oyek ainbeste deztatu.

 

 Meza batera juanda zuten

 izketa oni ekiña,

 orlatikan pena zutela

 auxen da gauza jakiña;

 bestiak ura kendua damu

 oyen epurdiko miña:

 ara ba oraiñ etxera berriz

 eraman duten propiña.

 

 Egurra atzurtu egin dutela

 oietako batek esan du,

 Ura berari bestek

 barrendik kendua

 pena izan du:

 obe zenduen aiek baiñore

 lenago artu bazendu,

 ¡atzurrik gabe labaiñ da zuzen

 azkar ebakiko zendun!

 

 Izketa pranko ibilli dute

 lagun urkuen kaltera;

 bide oyeri utzita goazen

 Jesus'en borondatera,

 bestela emendik zer datorkigun

 eranin kontuak atera.

 ¡Marka aundiya egiñ nai zunak

 leen bazuen aunkera!

 


inprimatu