inprimatu
Artzaiaz jantzirik
Izenburua:
Artzaiaz jantzirik
Sinadura:
Maizenea
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Maizenea

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1929
Argitalpenaren urtea:
11
Alea:
125.zk.
Orrialdea:
71

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Artzaiaz jantzirik

 

Maizenea

 

 Gure Ama Maria

 artzaiaz jantzirik,

 artzaia-makil luzea

 eskuan dularik;

 buru eder gañean

 zapeltxo gorria;

 ­O, zein ikusgarri den

 Birjiña maitea!

 

 Atxuri ta bildotsak

 ondoan ugari;

 denak ere badute

 nai aña janari;

 Mariak omen ditu

 soro belartsuak;

 ­Zein doatsuak diren

 Maria'n ardiak!

 

 Ardi zarrak dabiltza

 mendi-zelaietan

 arkazte ta bildotsak

 euntze-soroetan;

 denak triska ta jauzka

 janaz aseturik;

 ­Mariaren ondoan

 eztago bildurrik!

 

 Baña ara non datorren

 ardi-etsai zarra,

 malkorretan ager da

 otso beltz azkarra;

 poliki alxatzen du

 lepo lodi motza,

 ¨nori sartuko dio

 bere ortz zorrotza?

 

 Artaldeak usmatu

 bere etsai maltzurra,

 ezur mamitaraño

 sartu're bildurra;

 buruak itzulirik

 artzaiarengana

 «­Aren, gorde gaitzazu,

 etorri gugana!»

 

 Mariak aditu du

 beren eskaria,

 baita ikusi ere

 otso basatia;

 makila goraturik

 lasterka dijoa,

 ­Ai arrapatzen badu

 mendian otsoa!

 

 Onek iges egin du

 Maria ikustean,

 txit beldurtia da-ta

 artzaien aurrean.

 Ardiak paketurik

 jaten ari dira,

 Maria berriz dago

 gozoki begira:

 lasai dabiltza ardiak

 zelai ta zoroan,

 ezta otso-bildurrik

 

 Marian ondoan.

 Nik ere. Artzai maite,

 emendik aurrean

 ill-arte bizi nai det

 zure artaldean:

 zure alboan bizi,

 zugandik jana artu,

 ta zurekin batean

 zeru-goian sartu.

 


inprimatu