inprimatu
Orixe'ri
Izenburua:
Orixe'ri
Sinadura:
Aldabe, Joakin
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Aldabe, Joakin

Argitalpena:
Karmel.
Urtea:
1958
Argitalpenaren urtea:
8
Alea:
5.zk.
Orrialdea:
13

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Orixe'ri

 

Aldabe, Joakin

 

 Nai ta nai ez kristau ona

 biar dezu, bai, zuk izan,

 olako doai-bilduma

 daukazuna zure gan.

 Lurretikan oso gora

 aiñ erraz zerana egan,

 on utsen mami bakarra

 ainbeste dezuna eman.

 

 Orixe bakarra zera,

 gure Orixe maitia:

 guretzat onurugarri

 zuri begiratzia.

 Jartzen dezu lorez apaiñ

 ludi ontako bidia,

 ideki zabal geroko

 zerurako atia.

 

 Nundik nora datorkizu

 olako ontasuna,

 zure eskutan Jaun aundiak

 Berak jarri dizuna?

 Lur arruan azi ona

 Bera da ereiñ duna;

 Berak ereiñ, Berak eman

 azkenik onespena.

 

 Zu jaio ziñan egunen

 izar ederrak argi,

 arima moldakor ona

 lausorik gabe garbi.

 aingeru, gotzon guztiak

 zuten egun pozgarri;

 etsaia bakarrik zegon

 muxiñ, aserre larri.

 

 Zertako luzatu geigo

 nik esan nezakena?

 Beste eskutik artu dezu

 zuk merezi dezuna:

 Aintza, txalo, besarkadak,

 Leitza'n zendun omena.

 Neria ezer ez dezu;

 bero da txikiena.

 

 Zure izena, zure lana

 guretzat oroigarri;

 samiñtasun aldietan

 benetan gozagarri.

 Altxa zagun zure izenian

 illezkor urrezko arri.

 Bazera goragarria,

 gure Maisu on ori!


inprimatu