inprimatu
Jesukristo'ren eriotzan
Izenburua:
Jesukristo'ren eriotzan
Sinadura:
Madariaga, Angel (Aingeru)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Madariaga, Angel

Argitalpena:
Anaitasuna.
Urtea:
1958
Argitalpenaren urtea:
5
Alea:
46.zk.
Orrialdea:
5

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Jesukristo'ren eriotzan

 

Aingeru

 

 Barren barrendik dardaraz lurra,

 eguzkia goiz illunpetu da.

 Zeru ta lurrak dabillen guda!

 au larritasun; au da bildurra!

 Izarrak goian ez dabe argirik,

 mendiak bean ezin geldirik,

 urrundik dantzut itxas orroa.

 Miņez ete da Jaun zerukoa?

 Zer da, gizonak, gaur dakusguna?

 Nun da maisua, nun jakituna,

 nun dira zaarrak, nun liburuak?

 Zer jazoten da, zer dan munduak?

 

 Munduak negar, bere Egillea,

 Bildots garbia, Erru gabea,

 Aitaren Verba gizon egiņa,

 Aingeruen poz eta atsegiņa,

 Zeruko ispillu garbi garbia,

 edertasunen Leniturria

 zauriz, odolez, izerdiz autsez,

 txistuz, arantzaz, miņez, naigabez,

 lapur birekin kurtzeratua.

 Bera bailitzan lapur burua...!

 Negar munduak, Jauna ikustean

 Untzez josita illik kurtzean.

 

 Negar egizu, negar, mundua.

 irriz ta griņaz nasai, lokabe,

 barrez, izekaz, lotsarik gabe

 daillen arte gizon gaiztua.

 

 Illundu zaite, egun sentiko

 argitasunen eguzki brintza.

 Nun dozu edango, nundik bustiko

 loratxuetan goizeko intza?

 Zure urrebitsen iturri biak

 miņaren miņez legortu dira;

 Jesusen begi zoragarriak

 dabe ikusten, ezin begira!

 

 Ixildu zaite, kantari zaren

 sasilarreko txistularia,

 ixilik egon, ixilik, arren,

 apar gorridun txantxangorria.

 basoetako txori bizkorra,

 txori zein urretxindorra,

 ixilik egon abia ondoan,

 edo negarrez kantatzekoan.

 

 Jesus maitea, zuen Jaun ona,

 -giza semeetan Bera ederrena

 zeru lurretan onen onena-

 da kurtze orretan illik dagona.

 

 Zimeldu zaite, zelaietako

 lora pitxitxi, lili bitxia,

 Ez geiago izan begientzako

 atsegin gozo alaigarria.

 Lili polita, zimeldu zaite,

 eguzki epelik ez izan maite,

 iturritxuen zumo gozoak

 edan bekizuz aize beroak.

 Zegaitik jantzi landa munoak,

 zure Jabea billoixik bada?

 Il zaite, ez bizi. Erio loak

 artu dauana zeure Jauna da.

 

 Apurtu zaite, neure biotza,

 Ez geiago izan arri gogorra,

 geiago ez izan edur izotza,

 izan benetan errukiorra.

 

 Maite izaizu maite zaituna!

 ...........................

 ...........................

 Nik maite zaitut, Jesus kutuna!

 


inprimatu