inprimatu
Muthill-zaharra
Izenburua:
Muthill-zaharra
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1908
Argitalpenaren urtea:
22
Alea:
1126.zk.
Orrialdea:
2

Muthil zaharra

 

 

 1

 

 Bakharrik bizitzeaz unhatua frenko,

 Chede zerbeit bahuen lagun bat hartzeko.

 Bainan orai andreak zenbat ez du behar!

 Ez, ez; nahiago dut egon muuthil zahar.

 

 2

 

 Herrunka guzieten, estatua gaiudi.

 Egun oroi baitugu mila moda berri.

 Hoinbertze gasturekin, nola menaian sar!

 Ez, ez; nahiago dut egon muthil zahar.

 

 3

 

 Grizetek utzi dute mukanes pullita,

 Ustez hobeki doan lore-dun boneta.

 Zer! boneta buruan neskatcha bat nik har!

 Ez, ez; nahiago dut egon muthil zahar.

 

 4

 

 Sederian sartuak, printzesak iduri.

 Eu! egiten diote soin telapintari.

 Horrela uste dute zenbeit choro lokhar.

 Ni ez bainaiz logale, nago muthil zahar.

 

 5

 

 Handiek badakite musikan kanatzen;

 Bainan badakitea botoin baten lotzen?

 Dendari jornaletan zenbat urre, zilhar.

 Ez, ez; nahiago dut egon muthil zahar.

 

 6

 

 Mirail baten aldean goizetik josiak.

 Han dituzte miratzen aurkintza guziak.

 Egun gauza bat eskas, bertze zerbeit bihar.

 Nor ez da lotsatuko? Gauden muthil zahar.

 

 7

 

 Zenbat senhar munduan gaizki gerthatuak,

 Lephoraino sasian direnak sartuak!

 Orai egiten dute berantegi nigar.

 Hanbat gaichto berentzat: egon muthil zahar.

 

 8

 

 Ezkontzako bideak, legun eta garhi

 Urrundik begiratuz, du bolus'iduri

 Bainan da hurbiletik dena harri, bizkar.

 Nola bainaiz lautsusko, nago muthil zahar.

 

 9

 

 Segur da, deituko nau batek galai hotza,

 Beharbada bertzeak harpagon zikhoitza.

 Laidoen jasaiteko senti baitut indar,

 Askoz nahiago dut egon muthil zahar.

 

 10

 

 Oi! hauche da mendea gizon gazten dako!

 Orai andreak dire jaunen larrutzeko.

 Ez othe da, diozu, chuhur zenbeit bakar!

 Ez nezake zin egin; gauden muthil zahar.

 

 11

 

 Hobeago zuretzat othe da zoria?

 Zuri nago, neskatcha goregi arria.

 Utzatzu sobraniak, izanen da senhar.

 Non-ez, egonen zare bortchaz neska zahar.

 


inprimatu