inprimatu
Muthill-zaharra
Izenburua:
Muthill-zaharra
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1895
Argitalpenaren urtea:
9
Alea:
424.zk.
Orrialdea:
3

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Muthill-Zaharra.

 

 

 Bakharrik bizitzeaz unhatua franko

 Chede zerbait banuen lagun bat hartzeko;

 Bainan orai andreak zembat ez du behar!

 Ez, ez, nahiago dut egon muthill-zahar.

 

 Herrunka guzietan estatu gaindi,

 Egun oroz baitugu mila moda berri;

 Hoinbertze gasturekin, nola menayan sar;

 Ez, ez, nahiago dut egon muthill-zahar.

 

 Grizetek utzi dute mokanes pullita,

 Ustez hobeki dohan lore-dun boneta;

 Zer! boneta buruan neskatcha bat nik har!

 Ez, ez, nahiago dut egon muthill-zahar.

 

 Sederian sarthuak, printzesak iduri,

 Fu! egiten diote soin telapintari,

 Horrela uste dute zembait choro lokhar;

 Ni ez bainaiz logale, nago muthill-zahar.

 

 Handiek badakite musikan kantatzen,

 Bainan badakitea botoin baten lotzen?

 Dendari jornaletan zembat urre, zilhar!

 Ez, ez, nahiago dut egon muthill-zahar.

 

 Miraill baten aldean, goizetik, josiak

 Han dituzte miratzen aurkhintza guziak,

 Egun gauza bat eskas, bertze zerbeit bihar

 Nor ez-da lotsatuko? Gauden muthill-zahar.

 

 Zembat senhar munduan, gaizki gerthatuak

 Lephoraino sasian direnak sarthuak

 Orai egiten dute berantegi nigar;

 Hambat-gaichto berentzat; egon muthill-zahar.

 

 Ezkontzako bideak, legun eta garbi;

 Urrundik begiratuz, du beluz'iduri;

 Bainan da hurbilletik, dena harri, bizkar,

 Nola bai naiz lautsusko, nago muthill-zahar.

 

 Segur da, deithuko nau, batek galai hotza,

 Behar bada bertzeak harpagon zikhoitza;

 Laidoen yasaiteko senti baitut indar.

 Askoz nahiago-dut egon muthill-zahar.

 

 Oi! hauche da mendea gizon-gazten dako!

 Orai andreak dire jaunen larritzeko;

 Ez othe-da, diozu, chuhur zembait bakhar?

 Ez-nezake zin egin, gauden muthill-zahar.

 

 Hobeago zuretzat othe-da zoria!

 Zuri nago, neskatcha goregi jarria?

 Utzatzu sobraniak, izanen da senhar;

 Non-ez, egonen-zare bortchaz neska-zahar.

 


inprimatu