inprimatu
Munduaren galbideak
Izenburua:
Munduaren galbideak
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1934
Argitalpenaren urtea:
16
Alea:
190.zk.
Orrialdea:
353

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Munduaren gablideak

 

 

 Itsasoaren antzeko

 da mundu au guretzako;

 txiki aundiak

 geran guziak

 etsai orrekin guduka

 ta egin azkar burruka.

 

 Ekaitzak ontzia nola,

 Satanek animak ola

 Tentatzen ditu,

 beartzen ditu,

 ikusi naiez galduak

 zerurako gure oiuak.

 

 Nork ikusi olakorik,

 olako etsai gaiztorik?

 atertu gabe,

 gelditu gabe

 gogor egiten digute;

 atoz, Jesus, jaiki zaite.

 

 Atoz, Jesus, atozkigu,

 zure bearra badugu.

 Oi au zoria,

 sumin bizia!

 Galtzeko bidean gera,

 atoz, Jesus, laguntzera.

 

 Beldurrik gabe atozte,

 neri otsegidazue;

 zuen negarrak,

 oiu suarrak

 aditzen ditut zerutik,

 ez izan bada beldurrik.

 

 Nik arturiko zauriak

 ta grazia ugariak

 autsi dituzte,

 txautu dituzte

 etsai guziak, infernu,

 Satan, aragi ta mundu.

 

 Siñetsazue egia,

 nere agotik ilkia;

 zuek aztutzen

 eta ukatzen

 ezpanauzue osoro,

 etzaituztet ukatuko.

 

 Zaudete beti nerekin,

 nagon ere ni zuekin;

 nerekin tinki

 dagona zinki

 daite gozoki azia,

 zerurako berezia.

 

 Zeru-lurreko gozoak

 ez elkarren antzekoak:

 auek galkorrak,

 aiek tenkorrak!

 orain zer zio gogoak?

 auta zatzu zerukoak.

 

 Tratantek, aberasteko,

 gerrariak garaitzeko

 onbearrari,

 eriotzari

 azkarki buru-egiten;

 ots, kristauak, erna gaiten.

 

 Osoki dira aundiak

 guretzat dauden sariak;

 gudu autatik

 bein aterarik

 zeruko gogo guziak,

 Jesusek irabaziak.

 

 Gudu egin ta burruka,

 erioraño burruka;

 biozdunentzat,

 garaileentzat

 koroak gerturik dauzka

 Jainkoak zeruan barna.

 

 Ai! zutaz aztu banadi,

 mingaña ago-gangari

 josi bekio

 bein ta betiko!

 zeru eder atsegiña,

 zugana da nere miña.

 


inprimatu