inprimatu
Munduan, oi, zoin eder den
Izenburua:
Munduan, oi, zoin eder den
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1897
Argitalpenaren urtea:
11
Alea:
519.zk.
Orrialdea:
2

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Munduan, oi, zoin eder den.

 

 

 I

 

 Munduan, oi, zoin eder den

 Ohorezko bizia! (berriz)

 Guziz laborariaren

 Lanak irabazia

 Hark du orai, nola lehen,

 Hazten mundu guzia! (berriz)

 

 II

 

 Laborantza gauza handi

 Eta botheretsua!

 Hartan da lanean ari

 Jainkoaren eskua;

 Gizonaren eskuari

 Berma dadin lothua!

 

 III

 

 Ez baliz laboraririk

 Hits lagozke bazterrak!

 Ez liro gauza handirik

 Eman alhor alferrak:

 Hiritarra, hik segurik

 Zer jan hezaken errak!

 

 IV

 

 Bizitzeko behar diren

 Gauza lehen lehenak,

 Bihi, fruitu, zer nahi den,

 Oilo, abere gizenak,

 Munduak laborarien

 Eskutik ditu denak!

 

 V

 

 Laboraria lanean

 Egunaz da nekatzen:

 Bainan gero, arratsean,

 Familiaz gozatzen.

 Gauaz aise da ohean

 Goizeraino lokhartzen.

 

 


inprimatu