inprimatu
Mundu katoliko guzian
Izenburua:
Mundu katoliko guzian
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1891
Argitalpenaren urtea:
5
Alea:
229.zk.
Orrialdea:
3

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Mundu katoliko guzian.

 

 

 Mundu katoliko guzian

 gora dago yaun Chenelon,

 Elizaren defendatzaile,

 nor da nihoiz hain zut egon.

 Yin baitzaiku egun gutara

 eman dezogun esker on.

 

 Zu Murde Labat Laphurtarra

 bethi Laphurdin egona,

 Aspaldi du zu zaitugula

 guhauk hautatu gizona.

 Ez zaiten gehiago chahar

 othoitz niro Yainko ona.

 

 Ohore dautzugu guziek

 zuri Murde Etcheverri,

 Yende langileen argitzen

 zu zabiltza herriz herri.

 Nork daki orai zuk bezala

 jende beharraren berri.

 

 Yaun Goyeneche zu iduriak

 aise daitezke ohora,

 Ez baitakizu zuk egiten

 yende makurren gogora.

 Zure kargutik khentzaileak

 ez dire zu bezein gora.

 

 Biba bere andrearekin

 Guichenne yaun abokata,

 Zuk badakizu nola garbi

 tribunaleko bokhata.

 Hauzi churitzaile hoberik

 ez giniro nihor hauta.

 

 Ethorkisun ederra duzu

 zuk orobat Murde Salha,

 Maitaturen zaituzte orok

 Dutey-zena zen bezala.

 Kanta hauk eman ditudala

 nihork ez nizala sala.

 


inprimatu