inprimatu
Mundu guzi guzia
Izenburua:
Mundu guzi guzia
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Euskerazaintza.
Urtea:
1989
Argitalpenaren urtea:
Alea:
7.zk.
Orrialdea:
14

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Mundu guzi guzia

 

 

 Mundu guzi guzia

 jakiņian bego

 biziko da EUSKARA

 orain eta gero

 berauxe andizkatzen

 gogaltsu ta bero

 itzkin batzen ari da

 azpaldian ERRO.

 

 Atera ditu onek

 bi obra berriak,

 esaten dituela

 benetan egiak,

 ayek irakurtzean

 etsaien erdiak

 ezur-utz egin ditu

 sabel-arra biak.

 

 Txori buru pustu bat

 egiņik txit aundi

 etsai irten zitzaion

 gure euskerari,

 apez jantzian zuan

 izena estali

 aditu baizituen

 bereak eta bi.

 

 Luma lodi zatar bat

 zorrozturik gaizki

 asi zan itzkribatzen

 arroturik laski,

 euskera ixiltzeko

 asmoetan noski,

 erronkak botatzia

 ezt'ordea aski.

 

 Kakoa ortik eta

 emendik makoa,

 esaten zuen zela

 Montuenga'koa,

 uste bazuen ere

 bazala bapoa,

 astin bat artu zuen

 a zer nolakoa!

 

 Naiz joan batera ta

 naiz joan bestera

 non-nai arkituko da

 garbiro Euskara,

 eman bear diogu

 zor zaion ezkerra,

 bestela gu beraren

 semeak ez gera.

 


inprimatu