inprimatu
Mousde Etcheverry deputatiari
Izenburua:
Mousde Etcheverry deputatiari
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1889
Argitalpenaren urtea:
3
Alea:
127.zk.
Orrialdea:
4

Mousde Etcheverry deputatiari

 

 

 1

 

 Aidia zahar eta khantoriak berri

 Khantaturen dutugu orok algarreki.

 Electionik zaizku igaran ederki.

 Goure deputatu da Mousde Etcheverry.

 

 2

 

 Biba Mousd'Etcheverry lagun ororeki,

 Mousde Harispe eta Darhanpé d'Etchandy

 Mousd'Elissagaray bere semiareki,

 Mousde Marmissol'eta Cauture hayeki.

 

 3

 

 Jaun Harispe izan da lehen deputatu

 Uskal-herria beitu hanitch ouhouratu,

 Jaun hari amorio oroko badeyogu

 

 Bai etare ukenen zeren zor beytogu.

 

 4

 

 Biba Errepublik erran nio gorati

 Gobernaturik baliz beharden hegneti.

 Franseza bera baliz Frantzian manhari,

 Franmazounik kamberan ezpaliz ezari.

 

 5

 

 Errepublikak gutu gaizki erabili,

 Igaran aspaldian zolala egotchi,

 Aragi-estranjera dretik gabe utzi,

 Hebenko kabaliak merke saleazi.

 

 6

 

 Goure deputalia hambat dugu propi,

 Ounest eta guizako, begia zohardi,

 Afferak koumprenitzen ihourk ez hobeki,

 Errelijionia maite bihotzeti.

 

 7

 

 Mousd'Etcheverry seme Bacha-Nabarreko,

 Hobeki eraitert bota Zaharreko.

 Goure afferak deizku ountsa gidatuko

 Eta Uskal-herria bethi laguntuko.

 

 8

 

 Mousd'Etcheverry hortan baratzen gutuzu,

 Uskal-herria oro zutan gagnen duzu,

 Behar date kinian mintzoren zira zu,

 Goure zuzena bethi etchiki ezazu.

 

 9

 

 Mousd'Etcheverry othoi pharka ezadazu

 Ziberoutaren phartez minzo banitzaizu.

 Ziberouko uzantcha etchek izaguzu,

 Baitu goran bakada elkeaz ezazu.

 

 10

 

 Khantoren egilia Ziberou aldeko

 Ezta erranik nounko ez zoin herritako.

 Incapabletarzunaz badu phena franco

 Behazale orori pharkamentu galtho.


inprimatu