inprimatu
Munduaren azkena
Izenburua:
Munduaren azkena
Sinadura:
Aldabe, Joakin
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Aldabe, Joakin

Argitalpena:
Karmel.
Urtea:
1960
Argitalpenaren urtea:
10
Alea:
5.zk.
Orrialdea:
136

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Munduaren azkena

 

Aldabe, Joakin

 

 Azaru illaren azken zatian,

 Librutan letzen degunez,

 munduen azkena adierazten da.

 Egon gaitian bildurrez.

 Mundu zorua ez da zuzentzen:

 dabil beti irri-parrez,

 nagi, lasaia, lotan etzanda

 lana egiteko alperrez.

 Gero denborik ez dagonian

 zoritxarrian negarrez.

 

 Jaunak mundua ezereztikan

 egin zigun jakin bidez.

 Zabaldu zitun ikusgarriak

 maitetasun al egiņez.

 Zeru, izarra, mendi ta itxasok

 jantzi zizkigun ederrez.

 Iraungo dute mirari abek

 almen aundi ta indarrez.

 Berak eskua kendu ezkero,

 lirake inxtanten ezer ez.

 

 Pekatu egin ta gure gurasok,

 Jaungoikuen aserrian

 erori giņan aiekiņ baten

 gaitz ta eriotzen menpian,

 ta bizi gera ordu ezkero

 oņaze askoren nekian.

 Emango diogu bakoitzak gure

 kontu zuzena iltzian.

 Gero gizaldi guztiak baten

 Azken epai egunian.

 

 A ze nolako gertakizunak

 mundu onen azkenian,

 jarriko da ta egun batian

 larri bere agonian.

 Gerra ta gaitza, nun nai eriotza,

 ta ur guztik odolian.

 Ez digu lurrak ezer emango

 eten gabeko gosian.

 Izar ta iguzki, ura bildurra!

 puskatuta erortzian.

 

 Egun aietan bizi diranak

 Jaungoikuaren bildurrian,

 zorion osua izango dute

 beren biotz barrunian.

 Uste dezute fede bizia

 izango dala lurrian

 Jesus Epaille mundu ontara

 berriz etortzen danian?

 Lotuta arkituko du mundua

 gaixiakeri naspillian.

 

 Egiz zoriontsu prest-prest dagona

 Bera datorrenerako.

 Bildu baditu emaitz ugari

 zerun laxter sartutzeko.

 Ama Birjiņa alde dutenak

 ordu artan laguntzeko.

 Aingeru Guarda eskutik dunak

 eskubi aldetik jartzeko.

 Errukitsuak izan badira

 lagun urkua ganako.

 


inprimatu