inprimatu
Mitxarkoneko Joxe Luix ezin ahaztu
Izenburua:
Mitxarkoneko Joxe Luix ezin ahaztu
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1983
Argitalpenaren urtea:
Alea:
992-993.zk.
Orrialdea:
55

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Mitxarkoneko Joxe Luix ezin ahaztu

 

 

 -1-

 

 Aginagako auzo maiteak

 emen gatoz kantu-dantzan

 ollasko biltzen salto-irrintziz

 oraindik ez gera etzan.

 Ze festa gero bazkal ondoan

 neska-mutil danok plazan,

 baiña lagun bat faltako zaigu

 San Praixku ontako saltsan:

 emen falta dan Joxe Luix ura

 danetan alaiena zan.

 

 -2-

 

 Aurtengo udako abuztuaren

 amairugarren eguna

 berreun urtean bizitu arren

 gogoratuko deguna,

 kupidarik ez zun bonba batek

 Joxe Luix lertu ziguna.

 Egun eder ta oskarbienak

 ekarri oi du iluna:

 besteak festan ginan artean

 odolustu zan laguna.

 

 -3-

 

 Mitxarkoneko baserrian zan

 jaioa gure mutilla,

 ezautu zunak esan lezake

 ez zan tonto edo illa.

 Gizon prestua bazan lanean

 parrandarako abilla,

 negu partean ibilliko zan

 eize onenaren billa.

 Bere oroimena gure artean

 sekula galdu ez dedilla.

 

 -4-

 

 Mundu onetan aurreratzeko

 bazun bixta ta malezi

 besteak aztuz bizitutzea

 ez du ordea merezi.

 Euskal Herria iltzen ai dala

 ez al dezute ikusi?

 Horrek sortzen zion Joxe Luixi

 milla pena ta tristezi:

 Euskadirentzat justizi billa

 erritik joan zan igesi.

 

 -5-

 

 Nork esana du Joxe Luixgatik

 engañua ta gezurra?

 Merezi luke berrogei aldiz

 puskatutzea muturra.

 Faltsoak deitzen dio illari

 kriminal eta lapurra,

 lurrean seko dagon gizonai

 gañetik eman egurra.

 Galdu ote da Euskal Herrian

 geneukan lotsa apurra?

 

 -6-

 

 Gure Herri zarra iltzen ari da

 agoni triste batean

 Frantses ta Español nagusi dira

 etxekoaren kaltean.

 Ze pikardiak egiten ditun

 otsoak ardi artean

 alaberian dabil arrotza

 Euskal Herriko partean.

 Ausarta nor da danak utzita

 arriskatzeko frentean?

 

 -7-

 

 Jostaketetan lagun genduna

 fida ikustea zer pena

 baina ez degu Joxe Luix izan

 gerra ontan il dan aurrena.

 bada beste bat treintaisietean

 afusilatu zutena,

 Agiñan ez da iñoiz aztuko

 Joxemai Furundarena.

 Urteak joanda etsai bera da

 Euskal Herrin dabillena.

 

 -8-

 

 Negar zotiñak artua dauka

 ama Juxtaren biotza

 Joxeantonio aitak galdu du

 begitan beti zun poza.

 Senitartean ixildua da

 garai bateko par-otsa,

 Iparraldeko neskatxa batek

 bakardadearen otza.

 Mendiek ene sentitu dute

 Joxe Luixen eriotza.

 

 -9-

 

 Joxe Luix zure pusketak dira

 biurtuak milla azi;

 zati oitatik milla landare

 ernetzen bai dira asi.

 «Ez amor eman» esaten dute

 «jarraitu gogor Nazkaz-i»,

 esnatutzeko eskatzen digu

 ainbeste lagun eskasi,

 Euskal Herrian askatasuna

 bear dala irabazi

 


inprimatu