Mila zortzireun eta
irurogeita bian
bertso berriak jartzen
orain naiz abiyan,
pelotariak izan
dira Donostia'n
fama zabaldu bear det
Espaņa guztian.
Zazpi espaņolekin (?)
Mateo frantzesa (?)
partiduba orretan
izan da trabesa,
arrixkatua bada
zenbait interesa
irabazi duanak
aprobetxa beza.
Irutatik bi bazan
frantzesaren (?) bando
trabesa doblatuban
asi ziran sendo,
azpeitiarra dago
jo...-gabia fondo
orren fabore zana
atera da ondo.
Mateo ta "Urtxales"
irundar batekin
laugarrena Arrasko
or zuten berekin,
Bautista ta Zirilo
Ezkerra eta Joakin
orra zein diran esan
Nai dubenak jakin.
Pelota aidian artzen
frantzesaren (?) maņa
indar atzen dio
nai duan tamaņa,
badakiela nago
diabruak aņa
oraingua galdu du
abilla da baņa.
Manuel Urtxale'ko
ez dago tontua
plazara joan liteke
jaun orren kontura,
ezaguera ona ta
joera prontua
Zartua'gatik dauka
gorputz sueltua.
Irundar sakalari
oriyekin lanak
listo egiten ditu
pelotaren lanak,
artarako apropos
egiņa du amak
merezi ditu eta
artu ditzan famak.
***
Oyek onak ziran da
bestiak obiak
guztiak dira gizon
kupira gabiak
besuak jarritzeko
badira bidiak
arritu gaituzte oyen
abilidadiak.
Azpeitiar ori da
beraz trinketista
luze eta errebote
ona da Batista,
ez det esan biarrik
begira egon naiz ta
ez dauzka galduak
besua ta bista.
Zirilo'k jokatu du
egoki ta fuerte
baduela derizkiot
batek ainbat parte,
pelota argandikan
etzebillan aparte
alegiņa egin du
partida dan arte.
Ezker orrek dauka
golpe egokia
argana dijoana
dago errukia,
izaten badu ondo
artzeko tokia
"Kinze" arrek izaten du
deskantsu txikia.
Joakin sakalaria
pelotari fina
badauka malizia
gizon baten diņa,
arek neurritu ezkero
"kinzia" jakiņa
zenbati egin dio
sabeleko miņa.
(Jarraituko du)
|