Mendian zoin den eder.
1
Mendían zoin den eder epher zango gorri
Ez da behar fidatu itchur'eder horri
Ene maiteak ere bertzeak iduri
Niri hitzeman eta gabelaz itzuli.
2
Ene bihotza duzu zure ganat erori (bis)
Eta zurea aldiz harria iduri
Ene begi gaichoak nigarrezko ithurri.
3
Airea zaharra eta khantorea berri
Ene maite pollita zira charmegarri
Kolore churi-gorri arrosa iduri
Mundurat jina zira ene ihargarri.
4
Heldu naiz zure ganat arrosa ederra
Ezinbertze huntarik nezazun athera
Chagrin huntan hiltzeko banindu malura
Bihotzean bazinuke bethiko nigarra.